14/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

57. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 21a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 14/2022 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, honako proiektu hau behin betiko onesten duena: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”. Lurralde Kohesiorako kontseilariaren irailaren 24ko 60/2021 Foru Aginduaren bidez, proiektu hau behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean paratu zen, ukitutako ondasun eta eskubideen ondorioetarako: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”.

Jendaurreko epea amaitu da eta ez da alegaziorik jaso.

Proiektuak badu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren txostena.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren g) letraren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea proiektu hau: “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan”. Aurrekontua 360.518,37 eurokoa da (BEZa barne).

2. Behin betiko onestea ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Eranskinean ageri da.

3. Dei egitea “N-4150 errepidean (Leitza-Goizueta-Hernani) bi bihurgune hobetzea, 4+780 KPan eta 4+970 KPan” deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2022ko maiatzaren 25ean ager daitezen Ezkurrako udaletxean, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.

4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

5. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona bat bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR