14/2021 FORU LEGEA, ekainaren 30ekoa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

163. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 14/2021 FORU LEGEA, ekainaren 30ekoa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, GARDENTASUNARI, INFORMAZIO PUBLIKOA ESKURATZEARI ETA GOBERNU ONARI BURUZKO MAIATZAREN 17KO 5/2018 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera sanitario, sozial eta ekonomiko larriari aurre egiteko, Europar Batasuneko eta estatu kideetako erakundeek aurrekaririk ez duen ahalegina egin dute, horretarako behar diren neurri guztiak hartzeko. 2020ko uztailetik azarora bitarte suspertze plan handinahi bat jarri zen abian, 2021-2027 epe luzeko aurrekontu-programa bat eta aldi baterako mekanismo berri bat –NextGenerationEU ekimena– jasotzen dituena. Horretarako, 1,8 bilioi euroko aurrekontu-esparru bat ezarri da, ekologikoagoa, digitalagoa eta erresilienteagoa izan dadin.

Estatu kideen artean lortutako akordioek hiru ardatz edukiko dituzte: ikerkuntza eta berrikuntza (Horizon Europe); trantsizio klimatiko eta digital bidezkoak (Bidezko Trantsiziorako Funtsa eta Digital Europe programa); eta prestakuntza, suspertzea eta erresilientzia (Suspertze eta Erresilientzia Funtsa, rescEU, eta EU4Health osasun programa). Orobat jartzen da arreta politika tradizionaletan (kohesio politika eta nekazaritza politika erkidea), klima-aldaketaren aurkako borrokan (EBren funtsen %30, Europako aurrekontuan inoiz jarritako portzentajerik handiena), biodibertsitatearen babesean eta genero-berdintasunean.

Testuinguru horretan, NextGenerationEU ekimena, zeina Kontseilu Europarrak 2020ko uztailaren 21ean onetsi zuen Suspertzerako Europako Bitartekoan gauzatzen baita, aldi baterako suspertze-bitarteko bat da, 750.000 milioi euroko zuzkidura duena eta Batzordeari aukera emanen diona kapitalen merkatuan funtsak lortzeko, koronabirusaren pandemiak eragindako berehalako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzearren.

–Honako zutabe hauek bereizi beharra dago:

• Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa da NextGenerationEU-ren osagai nagusia. 672.500 milioi euro dira, maileguetan nahiz dirulaguntzetan, baliagarri daudenak Europar Batasuneko herrialdeek abiarazitako erreformak eta inbertsioak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR