14/2016 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2017-2020 ESTATISTIKA PLANA ONETSI ETA NAFARROAKO ESTATISTIKARI BURUZKO EKAINAREN 27KO 11/1997 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak Nafarroan estatistika jarduera arautzen duen lege esparrua ezarri zuen, foru erkidegoko errealitate sozial, ekonomiko eta demografikoari buruz behar adinako informazio fidagarria eta alderagarria edukitzeko helburuarekin.

Lege testu horretan berean arautzen dira datu-hornitzaileek eta informazioaren erabiltzaileek estatistika lana garatu eta betetzen duen organoarekin dituzten harremanak. Bertan, datuak eman beharra, emaitzak egoki argitaratu eta zabaldu beharra eta betiere sekretu estatistikoa errespetatu beharra ezarri dira. Era berean, adierazten du Estatistika Plana estatistika jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko baliabide egokia dela. Lan hori Nafarroako Estatistika Sistemak eginen du.

Foru lege honek Nafarroako Estatistika Plana ezartzen du 2017-2020 aldirako. Nafarroako Parlamentuak onesten duen bosgarrena da honako hau, aurretik 1999-2002, 2003-2006, 2007-2010 eta 2011-2016 aldietako estatistika planei buruzkoak onetsi ondoren. Horrekin segida eman nahi zaio Nafarroako estatistika sistema sendotu eta indartzeko prozesuari. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen aurreikuspenen arabera, planaren indarraldian garatu beharreko helburuak ezartzen dira, baita horiek lortzeko ekintzak ere. Ekintza horiek Nafarroako Gobernuak onesten dituen urteko estatistika-jarduketako programetan zehazten dira.

Lege testu hau Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean ezarritako aurreikuspenekin bat dator eta, helburuen araberako plangintza sistema baten bitartez, gizarteak eskatzen dituen informazio beharrei erantzun gogo die, generoaren ikuspuntua eta hurrengo baldintzak kontuan hartuta: administrazio erregistroen eta beste iturri batzuen ahalik eta kosturik txikiena eta aprobetxamendurik handiena, bikoiztasunak ekiditea, herritar, enpresa eta erakundeentzako eragozpenak gutxitzea eta sekretu estatistikoa nahiz informazio estatistikoaren irisgarritasuna, lastertasuna eta eskuragarritasuna bermatzea.

Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak aurreko planetan indarra izan duten printzipioak mantentzen jarraitzen du eta, bereziki, 2011-2016 aldikoari dagozkionak, zeinak administrazio iturriak erabiltzea eta informazioa sexuaren arabera bereiztea hartzen baitzituen kontuan, planaren funtsezko bi helburu gisa.

Plan berri honek helburu horiek indartzen ditu, eta beste berri batzuk gehitzen, Administrazio Publikoak berak eta gizarteak tresnak izan ditzaten beren intereseko esparruak gehiago ezagutzeko eta, ondorioz, kudeaketa tresnak hobeak izan daitezen.

Estatistikako eragiketen kalitatea hobetzea da plan honen helburu garrantzitsuenetako bat; hau da, kudeaketa prozesuen hobekuntza eta, bereziki, eragiketen dokumentazioari dagokiona. Daukagun estatistika informazioa berriz sailkatzea ekarriko du horrexek, irizpide askoz murriztaileago bat baliatuta “eragiketa estatistiko” kalifikazioa lortzeko eta, beraz, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planaren parte izateko. Kalifikazio hori lortzen ez duten gainerako eragiketak Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioan sartuko dira, “administrazio jarduketak” edo “administrazio erregistroak” diren aldetik.

Estatistika ofizial guztia Nafarroako Estatistika Institutuaren eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web-orrien bitartez eskuratzen ahalko da. Gainera, Gobernuaren beraren administrazio-jarduketei eta -erregistroei buruzko informazio estatistikoa jasoko da, bai eta beste erakunde batzuen eragiketa estatistikoei buruzkoa ere, plan honetan ezarritako irizpideen arabera eragiketa estatistikotzat jo ez baina ezagutza eransten dutelako. Orobat, orri horretan, adierazle sorta bat agertuko da departamentu bakoitzerako; adierazle horien ezaugarrietan honako hauek bezalakoak hartuko dira kontuan: definizioa eta metodologia, homogeneotasuna denboran eta beste eremu geografiko batzuekin, eta eguneratzea; bestetik, modua eman behar dute helburuak zenbateraino lortu diren neurtzeko eta beren eskumeneko sektoreari buruzko ikuspegi sintetikoa izateko.

Horrez gain, foru lege honek Nafarroako Gobernuaren eta entitate publikoen zein nazioarteko erakundeen arteko lankidetza instituzionaleko harremanak ezartzen ditu, bai eta Nafarroako Estatistika Institutuak plan hau betetzeko izanen dituen eginkizunak ere.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen lau artikulu aldatzen dira azken xedapenetan lehenean. Halatan, 9., 23.1 eta 28. artikuluak aldatzen dira, estatistika ofizialen izaera izan dezaten Nafarroako Estatistika Planean sartutakoek eta Nafarroako Gobernuak onetsitakoek, foru dekretu bidez onetsi beharrik izan gabe. 31.1 artikuluan atal berri bat eransten zaie Nafarroako Estatistika Institutuaren eginkizunei; alegia, txostena egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren administrazio prozeduren diseinuari eta erreformari buruz, haiek beren izaeragatik ondorioak izaten ahal dituztenean iturri estatistiko gisa erabil daitezkeen informazioen produkzioan, halako moldez non berrikuntza horien aprobetxamendua ahalik eta onena izanen baita eta ekarpen egokia eginen baita premia estatistikoei behar bezala erantzuteko.

Azkenik, eta foru lege honen eranskin gisa, Eragiketa Estatistikoak eta Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioa jasotzen dira, Nafarroako Gobernuko departamentuen arabera sailkatuta.

  1. artikulua. Onespena.

    Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana onesten da.

  2. artikulua. Edukia.

    Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak foru lege honen I. eranskinean aipatzen diren Eragiketa Estatistikoak jasotzen ditu.

  3. artikulua. Iraunaldia.

    Onesten den Nafarroako Estatistika Planak 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31 arteko iraunaldia izanen du. Dena dela, plan hau iraungitzean plan berri bat onetsi ez bada, hurrengoak indarra hartu arte luzatuko da, salbu eta ezarrita dauden epe edo aldiengatik salbuetsi beharrekoak diren eragiketei dagokienez.

  4. artikulua. Estatistikako urteko programak.

  5. Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana garatzeko, urteko programak prestatuko dira; haietan, urtero egin beharreko eragiketak zehaztuko dira.

  6. Planean jasota ez dauden eragiketak sartzen ahalko dira urteko estatistika programetan, horretarako arrazoiak programa horietan adierazita, eta baldintza hauek beharko dituzte bete:

    1. Nafarroako Estatistika Planaren helburuetarako egokiak izatea.

    2. Oinarrizko proiektu tekniko bat izatea, haien funtsezko osagaiak, bereziki Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 27.2 b) artikuluan ezarritako zehaztapenak, agertzen dituena, egin beharreko jarduera estatistikoen fidagarritasuna bermatzeko.

    3. Lege honetan eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legean aurreikusitako kalitate eta lege printzipioak betetzea.

  7. Betiere, eragiketa horiek urteko estatistika programetan sartzeko eta gauzatzeko, aurrekontu eta antolaketa aldetik eskueran dauden bitartekoen arabera jokatuko da.

  8. Urteko estatistika programetako eragiketa estatistikoak Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat hartuko dira, eta plan honetan onetsitakoen eskubide eta betebehar berak izanen dituzte.

  9. Nafarroako Estatistika Institutuak eskatzen zaizkion laginak prestatuko ditu, Foru Komunitateko Administrazioaren esku egonik beharrezkoak diren datu guztiekin inkestaren xedearekiko komunikazioa ezartzeko; bakar-bakarrik, estatistika planean edo dagozkion urteko programetan onetsitako eragiketa estatistikoetarako.

  10. Estatistikako urteko programek, halaber, Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioaren eguneratzeak jasotzen ahalko dituzte, lege honen 10. artikuluan definitzen direnak; II. eranskinak jasotzen du horien zerrenda.

  11. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko du, programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.

  12. Urteko Estatistika Programa bakoitzaren indarraldia urte naturala izanen da. Hala ere, hurrengo plana onetsi arte luzatuko da, beren izaera dela-eta jarraitutasuna behar duten eragiketei dagokienez.

  13. Nafarroako Estatistika Institutuak urteko estatistika programa bakoitzaren jarraipen txostena eginen du Nafarroako Gobernuak onets dezan, bidezko baldin bada; aldez aurretik, Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraziko zaio. Txostenetan alderdi hauek jaso beharko dira, eragiketa estatistiko bakoitzerako:

    1. Betetze-maila.

    2. Estatistika produkzioko prozesuaren dokumentazio fasea.

    3. Genero ikuspegia.

    4. Informazioaren gehieneko xehakapenaren lurralde eremua.

    5. Hurrengo urtean estatistika programan txertatzeari buruzko aurreikuspena.

  14. Era berean, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana ebaluatzeko proposamena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR