132/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 2koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez arau-zehaztasunak eta teknikak arautzen dira, garatzen dutenak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua, eta, orobat, tributuen arloko beste arau batzuk aldatzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kudeaketan baliabide elektronikoei bultzada emateko 91/2017 Foru Dekretu onetsi berriak (haren bidez aldatu baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua –martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua –apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia–; azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua –haren bidez arautu baitzen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena eta aldatu baitziren zerga edukia duten beste arau batzuk–; abenduaren 30eko 276/2002 Foru Dekretua –haren bidez aldatu baitziren ordainen bidez zergen arloko zor batzuk kitatzeko sistema–; eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua –maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia–), lehenbiziko artikuluan, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren aldaketa ezarri du, arautzeko, besteak beste, sistema berri bat Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak eraman daitezen Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, eta, horretarako, fakturazio-erregistroak ia berehalakoan eta elektronikoki ematen dira.

Sistema honen helburua da tributuen kontrola hobetzea, eta tresna bat da zergadunari laguntzeko, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko aitorpenak egiteko.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluak xedatzen du ezen erregelamendu horren 53.1 artikuluan ezarritako betebeharra gauzatuko dela Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, eta, horretarako, enpresaburu eta profesionalek eta zergaren gainerako subjektu pasiboek elektronikoki emanen dituztela fakturazio erregistroak, baldin hilabete naturalarekin bat egiten duten likidazioaldia badute, erregelamendu horren 62.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, baita sistema berria hautatzen duten beste batzuek ere, hots, enpresa handiek (6.010.121,04 eurotik gorako fakturazioa dutenak), Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Hileko Itzulketen Erregistroan inskribaturik daudenek, Entitate Taldearen Araubide Berezian daudenek eta beren borondatez sistema aukeratze dutenek, egoki den zentsu aitorpenaren bidez.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena (F-50 eredua) aurkeztetik salbuetsita egonen dira horiek denak, baita Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko urteko aitorpen informatiboa (340 eredua) aurkeztetik ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 54. eta 55. artikuluek gaikuntza ematen diote Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrari behar diren zehaztasunak ezar ditzan, foru agindu bidez, fakturen tipologiak identifikatzeko, baita zerga arloan eragina duen bestelako informazioa sartzeko ere, hain zuzen ere azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3. eta 5. artikuluek aipatutako informazioa sartzeko (aipatutako foru dekretu horren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena).

Horrenbestez, foru dekretu honen bidez arau-zehaztasunak eta teknikak arautzen dira, garatzen dutenak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua, ezarri baitzen Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan.

Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez bidali beharko da informazio hori, web zerbitzu baten bidez edo, behar denean, formulario elektroniko baten bidez, kontuan izanik mezu informatikoen formatua eta diseinua zein den Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoetan.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 50 ter.3 eta 62.4 artikuluek ezartzen dute Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak onetsiko dituela zergaren aitorpen-likidazioa egiteko ereduak.

Horrenbestez, xedatzen dut:

  1. artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko betebeharra duten zergapekoak.

  2. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) ezartzen da zer enpresaburuk edo profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zer beste subjektu pasibok eraman behar dituzten zergari buruzko erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez.

  3. Orobat, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eraman beharko dituzte sistema hori aukeratzen duten enpresaburu, profesional edo Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 59.bis artikuluarekin bat (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua).

  4. artikulua. Egindako fakturen erregistro liburuan eman beharreko informazioaren xedea eta edukia.

  5. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.3. artikuluan aipatutako informazio guztia jasoko da egindako fakturen erregistro liburuan.

  6. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.3 artikuluko a), d) eta e) letretan aurreikusitako fakturen tipologiak identifikatzeko beste zehaztapen batzuei buruzko informazioari dagokionez, behar denean honako zehaztapen hauen berri eman beharko da:

    a) Ea Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluan aipatzen den bezala egin den faktura. Erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

    b) Ea faktura zuzentzaile gisa har daitekeen faktura, Fakturazio betebeharrak eta zuzenketaren arrazoiaren identifikazioa arautzen dituen Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Faktura zuzentzaileen kasuan, eta fakturazio erregistro horiek elektronikoki ematearen ondorioetarako bakarrik, faktura zuzentzaileen identifikazioa aukerakoa izanen da.

    c) Ea igorritako fakturen erregistroa dagokion aurretik egindako faktura erraztu batzuk ordezteko egindako faktura bati. Kasu honetan, eta fakturazio erregistro horiek elektronikoki ematearen ondorioetarako bakarrik, faktura erraztuen identifikazioa aukerakoa izanen da.

    d) Ea emandako fakturazio erregistroa dagokion fakturen laburpen-idazpen bati, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    e) Fakturen identifikazioa, baldin hartzaileak edo hirugarren batek egin baditu Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatuaren arabera.

    f) Eragiketaren xedearen izaera identifikatzea, bereiziz ea ondasunen entrega bat den edo zerbitzu emate bat, baldin hartzaileak ez badu identifikazio fiskaleko zenbakia edo, izanik ere, hura “N” letraz hasten bada.

  7. Orobat, komunikatu beharko da zerga arloan eragina duen honako informazio hau, hain zuzen ere Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 5. artikuluetan aipatutakoak:

    a) Bidaia-agentziek identifikatu beharko dituzte zerbitzu emateak frogatzen dituzten fakturak, baldin horien kontratazioan bitartekari gisa parte hartzen badute besteren kontura eta izenean, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren hirugarren xedapen gehigarriko beharkizunak beteta.

    b) Negozio-lokalen errentamendu-eragiketengatik egindako fakturen identifikazioa. Errentamenduak atxikipenik ez badu, komunikatu beharko dira katastroko erreferentziak eta errentamenduko higiezinak kokatzeko behar diren datuak.

    c) Honako hauek identifikatu beharko dira: besteak beste, kobrantza-eginkizunak dituzten sozietateek, elkarteek, lanbide elkargoek eta beste entitate batzuek hirugarrenen kontura egindako kobrantzak, zerbitzu-sari profesionalengatik edo jabetza intelektualaren edo industrialaren edo egile-jabetzaren ondoriozko eskubideengatik, eta, orobat, beren bazkide, elkartekide edo elkargoko kideen kontura egindako beste kobrantza batzuk.

    d) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko entrega diren ondasun higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazio gisa jasotzen diren zenbatekoak.

    e) 6.000 eurotik gorako zenbatekoak, eskudirutan jaso baldin baditu zergaldian pertsona edo entitate bakar batek, Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 4.1.h) aurreikusitako moduan.

    f) Entitate aseguratzaileek komunikatu beharko dituzte aseguruen arloko eragiketak, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR