13/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura eta Kirol kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura, kirol mezenasgoaren ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

54. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 16a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 13/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Kultura eta Kirol kontseilariak emana, zeinaren bidez xedatzen baita kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura, kirol mezenasgoaren ondorioetarako. Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legeak hamahirugarren xedapen gehigarri bat sartu du Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean, kirol mezenasgoaren zerga pizgarriak jasotzen dituena.

Aipatu uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarri horrek, 6. apartatuan, xedatzen du kirol arloan eskumena duen departamentuko titularrak emandako foru aginduaren bidez ezarriko direla kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaera egiteko prozedura, tokia eta epeak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura onestea, kirol mezenasgoaren ondorioetarako; foru agindu honetan eranskin gisa ageri da.

2. 2. 2023. urtean, interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak urriaren 1etik 31ra bitarte bakarrik egiten ahalko dira.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 15ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura, kirol mezenasgoaren ondorioetarako

1. Kirol proiektu edo jardueratzat hartzen dira Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan jasotako arloekin erlazionatutakoak.

2. Onuradun izaten ahalko dira Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuak ezartzen dituen pertsona eta entitateak.

3. Kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak aurkezten ahalko ditu kirol mezenasgoaren onuradun den edozein pertsonak edo entitatek.

Interes sozialekotzat deklaratzeko eskaerak urteko honako aldi hauetako edozeinetan aurkezten ahalko dira: martxoaren 1etik 31ra bitarte eta urriaren 1etik 31ra bitarte.

Eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR