119/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuak aurkezteko NAN-PIN sistema desaktibatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

204. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 31 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 119/2021 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez dokumentuak aurkezteko NAN-PIN sistema desaktibatzen duena. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 12ko 57/2017 Foru Aginduaren bidez, NAN-PIN sistema ezarri zen, erregistro orokor elektronikoaren bidez dokumentuak aurkezteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9.2 artikuluaren arabera, honako hauek dira interesdunek administrazio publikoen aurrean beren burua identifikatzeko dauzkaten sistemak:

  1. Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak; ziurtagiri horiek izan beharko dute “Ziurtapen-zerbitzuen emaileen konfiantzako zerrendako” emaileek emanak.

  2. Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak; ziurtagiri horiek izan beharko dute “Ziurtapen-zerbitzuen emaileen konfiantzako zerrendako” emaileek emanak.

  3. Gako itunduko sistemak eta administrazio publikoek ontzat ematen duten beste edozein, ezartzen diren erabilera-arauekin, baldin eta aldez aurretik aukera ematen badiote erabiltzaileari bere burua erregistratzeko, identifikatu ahal izan dadin. Beharrezkoa da, halaber, Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioko Administrazio Digitaleko Idazkaritza Nagusiaren baimena, zeina bakarrik ukatzen ahal baita segurtasun publikoaren arrazoiengatik (aldez aurretik Barne Arazoetako Ministerioko Estatu-idazkaritzak txosten loteslea eginda). Baimena hiru hilabeteko epean eman behar da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR