116/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Bertan, ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak sartu dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 116/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 22koa, 2021eko lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako. Bertan, ekainaren 27ko 3/2017 Legean ezarritako egonkortze-tasari zegokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu ziren lanpostuak sartu dira. Uztailaren 18ko 53/2018 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan), 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako, hain zuzen, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak jakinarazi du ezen, hautapen probak bukaturik, lanpostu batzuk bete gabe gelditu direla eta berriz eskaintzen ahal direla 2021. urtean. Horregatik, Nafarroako Gobernuari proposatu dio lan publikoaren eskaintza partzial bat onets dezan, non sartuko baitira ekainaren 27ko 3/2017 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintzan bete gabe gelditu diren lanpostu batzuk, Administrazio Erroaren eremuari dagozkionak.

Lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako zuzkidura.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko abenduaren hogeita bian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza partziala onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako.

1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partzial bat onesten da 2021. urterako, non sartu baitira Administrazio Erroaren eremuko lanpostu batzuk, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.Bat artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako egonkortze-tasari dagozkionak, bete gabe gelditu baitira.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Prestakuntza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR