114/2021 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

257. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 114/2021 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Aginduaren bidez, hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

Onetsi zenetik iragan denborak sendotu du zergen aitorpen-likidazioen eta autolikidazioen bankuko helbideratzea Nafarroako Foru Ogasunean ordainketak egiteko forma nagusi moduan.

Zerga-betebeharrak borondatez betetzeko erraztasunak ematea da edozein zerga-administrazioren oinarrizko zutabeetako bat eta, hartara, halaxe ageri da Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 9ko 127/2011 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez onetsi ziren Zergen Kontrolerako 2021eko Plana gidatzen duten irizpide orokorrak.

Bankuko helbideratzea da zergapekoendako telematikoki aurkez daitezkeen zergen aitorpen-likidazioak eta autolikidazioak borondatezko epean ordaintzeko metodorik eraginkorrena. Hori hala izanik, foru agindu honen xedea da ordainketa-modalitate hori borondatezko epe osoan erabili ahal izatea eta, orobat, bide hori bultzatzea ordaintzeko beste modu batzuen aurrean, kudeatzeko erraztasunik gehien ematen duen bidea baita. Horretarako, ezabatu da ordaintzeko borondatezko epearen barneko azken hiru egun baliodunetan zegoen murriztapena, eta, horrenbestez, Nafarroako Foru Ogasunari komunikatutako helbideratze-aginduak onartuko dira ordaintzeko borondatezko epe osoan.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua, zeinaren bidez hein batean garatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen-likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez.

1., 2. eta 4. artikuluak eta eranskina aldatzen dira. Honela idatziak geldituko dira:

Bat.–1.3. artikulua indargabetu da.

Bi.–2.1. artikuluari d)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR