11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko jabeen 4 erkidegotarako (Esp.: 26. PIG proiektua).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

116. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 11/2021 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Iruñeko Txantrea auzoko jabeen 4 erkidegotarako (Esp.: 26. PIG proiektua). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean, esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu, bizitegi multzoak berroneratzeko xedea dutenak.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 112 etxebizitzatarako, 4 ataritan banatuak, Iruñeko Txantrea auzoan, zehazki, Urrotz kaleko 30, 31, 32 eta 33 zenbakidunak.

1970eko hamarkadan eraikitako lau eraikin dira: auzo sozial batean eraikitako etxebizitza sozialak. Berokuntza sistema zentralizatua dute, Orvina II osatzen duten dorre guztiei beroa ematen diena.

Jarduketan, 31., 32. eta 33. atarietako eraikinen inguratzaile termikoak hobetuko dira, eta Urrotz kaleko 31 zenbakiko eraikina irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko da. Inguratzaile termikoaren itxurari eta materialei dagokienez, Urrotz kaleko 30. zenbakian egina dagoenaren ildotik joko da.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR