5/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

117. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 5/2021 FORU LEGEA, maiatzaren 10ekoa, Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2021-2024 ESTATISTIKA PLANA ONETSI ETA NAFARROAKO ESTATISTIKARI BURUZKO EKAINAREN 27KO 11/1997 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

HITZAURREA

Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak Nafarroan estatistika jarduera arautzen duen lege esparrua ezarri zuen, foru erkidegoko errealitate sozial, ekonomiko eta demografikoari buruz behar adinako informazio fidagarria eta alderagarria edukitzeko helburuarekin.

Foru lege horren definizioaren arabera, Estatistika Plana da Nafarroako Estatistika Sistemak gauzatutako estatistika jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko tresna egokia.

Foru lege honek Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana ezartzen du. Nafarroako Parlamentuak onesten duen halako seigarren legea da honako hau, eta honekin Nafarroako estatistika sistema sendotu eta indartzeko prozesuari segida eman nahi zaio. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen aurreikuspenen arabera, planaren indarraldian garatu beharreko helburuak ezartzen dira, bai eta horiek lortzeko ekintzak ere, zeinak mamitzen baitira Nafarroako Gobernuak onesten dituen urteroko estatistika programetan.

Nafarroako 2021-2024 Estatistika Planak aurreko planetan gidari izandako printzipioak mantentzen jarraitzen du eta, bereziki, 2011-2016 aldikoari dagozkionak, zeinak administrazio iturriak erabiltzea eta informazioa sexuaren arabera bereiztea hartzen baitzituen kontuan, planaren funtsezko bi helburu gisa. Era berean, eragiketa estatistikoen kudeaketa- eta, bereziki, dokumentazio-prozesuen kalitatea hobetzeko helburuarekin jarraitzeko asmoa berresten du.

Plan berri honek helburu horiek indartzen ditu, eta beste berri batzuk gehitzen, Administrazio Publikoak berak eta gizarteak tresnak izan ditzaten beren intereseko esparruak gehiago ezagutzeko eta, ondorioz, kudeaketa tresnak hobeak izan daitezen, betiere premisa hauei jarraikiz: kostua ahal den txikiena izatea eta dauden administrazio erregistroei eta bestelako iturriei ahalik eta etekin handiena ateratzea, bikoizkeriak saihestea, zama administratiboa minimizatzea eta bermatzea sekretu estatistikoa eta informazio estatistikoaren irisgarritasuna, azkartasuna eta eskuragarritasuna.

Horrez gainera, gizarte-eragileen parte-hartzearekin ezarritako lantaldeetan oinarrituta abiatu den parte-hartze prozesuak bide bat ematen du haien informazio eskeak aurkezteko eta planaren edukia haien beharretara gerturatzeko.

Plan honen helburu nagusietako bat Adierazle Estatistikoen Nafarroako Sistema Publiko (AENSP) bat sortzea da, xedetzat izanen duena prozedura integratu bat izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoarentzat, haren bidez adierazle estatistiko guztiak eskuratu eta eguneratuta mantendu ahal izateko, zeinak baitaude Foru Komunitateko Administrazioaren oroitidazkietan, jarduketa planetan edo horien beharra duen beste edozein zabalkunde- edo plangintza-tresnatan. AENSP horretan adierazleak modu progresiboan sartzen joanen dira Planaren indarraldian zehar, eta, horretarako, zenbait gauza egin beharko dira, hala nola adierazleak dokumentatzea (Nastatek 2020an argitaratutako “Fitxa estatistikoak egiteko gida”ri jarraituz), horiek egiteko informazioa ematen duten iturriak Nafarroako Estatistika Planean txertatzea eta automatizaziorako prozedurak. Amaierako helburua da AENSPk espazio bakar bat osatzea, non eskuragarri egonen baitira adierazle estatistikoak, Nafarroako edozein esparrutako egungo egoera ezagutu ahal izateko eta politika publikoak ebaluatu ahal izateko, sektore- eta lurralde-atari zehatzak kaltetu gabe.

Orobat, Nafarroako Estatistika Planaren helburuak adierazle sistema baten bitartez ebaluatzeko sistema bat ezartzen da aurrenekoz.

Estatistika ofizial guztia Nafarroako Estatistika Institutuaren web-orriaren bitartez eskuratzen ahalko da. Nafarroako Gobernuko departamentuetatik heldutako informazio estatistikoa orri horretan jasoko da, horrek galarazi gabe departamentu bakoitzak bere zabalkunde sistemak izateko hautua egitea.

Horrez gain, foru lege honek ezartzen ditu Nafarroako Gobernuaren eta estatuko nahiz nazioarteko entitate publiko eta pribatuen arteko lankidetza instituzionaleko harremanak, bai eta Nafarroako Estatistika Institutuak plan hau betetzeko izanen dituen eginkizunak ere.

Lehen xedapen gehigarrian jasotzen da Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen aldaketa, egokitu behar baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendura; zeinak pertsona fisikoen babesa arautzen baitu datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, bai eta indarrik gabe uzten ere 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra), bai eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ere. Halaber, eguneratzen dira zehapenetarako aurreikusitako zenbatekoak eta barne koordinaziorako organo gisa arautzen dira departamentuetako estatistika batzordeak.

Datuen babesari buruzko indarreko araudira egokitzeko behar hori bera dela eta, aldatzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 96. artikulua, azken xedapenetako bigarrenean jasotzen den moduan.

Azkenik, foru lege honen eranskin gisa, eragiketa estatistikoak eta informazio administratiborako iturrien inbentarioa jasotzen dira, bakoitza Nafarroako Gobernuko zein departamenturi atxikita dagoen adierazita, bai eta planaren indarraldian, beharrezkoa bada, sartu beharrekoak izan daitezkeen eragiketa estatistiko berriei buruzko dokumentazioa ere, eta, azkenik, 2021-2024 Estatistika Planaren helburuen ebaluazioa neurtzeko adierazleen zerrenda.

1. artikulua. Onespena.

Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana onesten da.

2. artikulua. Edukia.

Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana Nafarroako Administrazioaren estatistika jarduera antolatzen duen tresna da. Administrazioak egiten dituen informazio estatistikoak biltzen ditu, eta zehazten du horietatik zein egin beharko diren 2021-2024 laurtekoan, gobernuaren unitate desberdinen edo, zentzu orokorrenean, gizartearen beharrei erantzuteko, eragiketa estatistiko gisa identifikatzen direnak. Esparru juridikoaz gain, zehazten ditu helburuak eta haiek garatzeko tresnak, urteko programak, eta planaren betetze-mailaren jarraipena egitea ahalbidetuko duen ebaluazio sistema.

3. artikulua. Denbora-eremua.

Onesten den Nafarroako Estatistika Planak 2021eko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 31 arteko indarraldia izanen du. Dena dela, plan hori iraungitzean plan berri bat onetsi ez bada, hurrengoak indarra hartu arte luzatuko da, salbu eta ezarrita dauden epe edo aldiengatik salbuetsi beharrekoak diren eragiketei dagokienez.

4. artikulua. Urteko estatistika-programak.

1. Nafarroako 2021-2024 Estatistika Plana garatzeko, urteko programak prestatuko dira, urtero egin beharreko eragiketak zehaztuko dituztenak.

2. Urteko estatistika-programetan sartzen ahalko dira planean jasota ez dauden eragiketak, baldin eta eragiketa horiek sartzen diren programan azaltzen bada zer arrazoirengatik sartzen diren, eta baldintza hauek beterik:

  1. Nafarroako Estatistika Planaren helburuetarako egokiak izatea.

  2. Oinarrizko proiektu tekniko bat edukitzea, Nastat bidez emanen den ereduari jarraikiko zaiona eta haien funtsezko osagaiak identifikatzen dituena; bereziki, Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 27.2 b) artikuluan ezarritako zehaztapenak, egin beharreko jarduera estatistikoen fidagarritasuna bermatzeko.

  3. Lege honetan eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean aurreikusitako kalitate- eta zuzenbide-printzipioak betetzea.

    3. Betiere, eragiketa horiek urteko estatistika programetan sartzeko eta gauzatzeko, aurrekontu eta antolaketa aldetik eskueran dauden bitartekoen arabera jokatuko da.

    4. Urteko estatistika-programetan jasotzen diren eragiketa estatistikoak Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat hartuko dira, eta plan honetan onetsitako eskubide eta betebehar berak izanen dituzte.

    5. Nafarroako Estatistika Institutuak eskatzen zaizkion laginak prestatuko ditu, Foru Komunitateko Administrazioaren esku egonik komunikazioa ezartzeko beharrezkoak diren datu guztiekin, xedetzat huts-hutsik harturik kasuko urteetako programetan onetsitako eragiketa estatistikoetarako datuen bilketa.

    6. Urteko estatistika-programek, halaber, Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioaren eguneratzeak jasotzen ahalko dituzte, foru lege honen 11. artikuluan definitzen direnak; II. eranskinak jasotzen du horien zerrenda. Horretarako, beharrezkoa izanen da horiek dokumentatzea Nafarroako Estatistika Institutuak eskura jarriko duen fitxa metodologikoaren bidez.

    7. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluaren txostena eskuratu ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko du programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.

    8. Urteko Estatistika Programa bakoitzaren indarraldia urte naturala izanen da. Hala ere, hurrengo plana onetsi arte luzatuko da, beren izaera dela-eta jarraitutasuna behar duten eragiketetarako.

    9. Urteko Estatistika Programa bakoitzak, onesten den unean, adierazi beharko ditu bere helburuak, haietako bakoitzean lortu beharreko jomugak eta noraino betetzen diren ebaluatzeko adierazleak.

    10. Nafarroako Estatistika Institutuak urteko estatistika programa bakoitzaren jarraipen txostena eginen du Nafarroako Gobernuak onets dezan, bidezko baldin bada...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR