105/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez onesten baitira Justizia Administrazioak erabili beharreko paperaren ezaugarriak Nafarroako Foru Komunitaterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 105/2021 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, zeinaren bidez onesten baitira Justizia Administrazioak erabili beharreko paperaren ezaugarriak Nafarroako Foru Komunitaterako. Jurisdikzio-jarduketak eta -ebazpenak jaso behar dituzten euskarrien formatua arautzean, aintzat hartu beharrekoak dira azken hogeita bost urteotan gertatutako funtsezko bi aldaketa.

Lehenengoa, formalagoa, ofizio-papera desagertu izana da, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Sozialei buruzko abenduaren 30eko 66/1997 Legearen ondorioz. Izan ere, lege horren bidez, indargabetuta geratu ziren, batetik, abenduaren 24ko 25/1986 Legearen bigarren xedapen gehigarria, arlo horretan ofizio-paperaren erabilera zehazten zuena, eta bestetik, maiatzaren 3ko 637/1993 Errege Dekretua, ofizio-paperaren ezaugarriak zehazteko eskumenak Justizia Ministerioari esleitzen zizkiona. Ildo horretatik, kontuan izan behar dugu aipatu 66/1997 Legearen 101. artikuluak ezarritakoa: jurisdikzio-egintzak eta -ebazpenak eta horiekin lotuta aldeek egiten dituzten idazkiak paper arruntean emanen dira, eta erregelamendu bidez zehaztuko dira paper horren ezaugarriak. Manu hori garatzeko, ekainaren 12ko 1184/1998 Errege Dekretua eman zen.

Aintzat hartu beharreko bigarren aldaketa materiala da, eta sakonagoa: digitalizazioak herritarren eta botere publikoen arteko interakzioan eragin duen eraldaketa da. Berebiziko garrantzia du justiziaren esparruan, hura modernizatzeko ezinbestekoa baita espediente judizial elektronikoa ezartzea. Nafarroan, dagoeneko, espediente hori errealitate bihurtu da, kudeaketa prozesaleko aplikazio informatikoei esker. Testuinguru horretan, gure epaitegiek eta auzitegiek operadore juridikoekin elkarreragiteko behar dituzten bitartekoak ez dira soilik eta nagusiki euskarri analogikoetan oinarritzen, euskarri digitaletan baizik.

Gure Foru Administrazioari dagokio horiek ematea, eta neurri horretan, horien formatua eta irudi instituzionala arautzea. Hala ondorioztatzen da Nafarroak Justizia Administrazioari dagokionez dituen eskumenetatik, eskumen horiek baitira Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren lege organikoek Estatuko Gobernuari aitortzen edo esleitzen dizkioten guztiak, jurisdikzio militarra izan ezik. Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren laugarren xedapen iragankorrarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR