104/2018 FORU AGINDUA, abuztuaren 1ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergari dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi ziren, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 30eko 1075/2017 Errege Dekretuak, beste arau batzuen artean, Zerga Berezien Erregelamendua aldatu zuen, uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa.

Alde batetik, erregelamendu horren 60.3 artikuluko a) letra aldatu zuen, garagardogileen kontabilitate-betebeharrak errazteko, garagardoa egiteko prozesuan erabiltzen diren osagai asko lehengai gisa kontabilizatzeko betebeharra kentzen baitie; izan ere, osagai horiek ez dute inolako eraginik zerga bereziaren fiskalitatean, ez baitute edukirik aterakinean. Aldaketa horrek “Garagardo fabriketako eta zerga gordailuetako eragiketen aitorpena” izeneko 558 eredua ere aldatzea dakar, agiri horretan ager daitezen garagardo fabriketan gertatutako mugimendu guztiak, bai lehengaienak bai produktu bukatuenak.

Bestetik, errege dekretuak testu berria ematen dio erregelamendu horren 106. artikuluko 4. apartatuari. Hori dela eta, gasolio hobaridunaren amaierako kontsumitzaileek, hornikuntza bakoitzeko edo hornikuntza batzuetarako, frogatu beharko diote hornitzaileari halakoak direla, horretarako izenpetutako aitorpen bat aurkeztuz eta identifikazio fiskaleko zenbakia erakutsiz. Aitorpenak bat etorri beharko du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak onesten dituen ereduekin. Horrenbestez, bi eredu berri onesten dira hornikuntza horiek jakinarazteko: “Amaierako kontsumitzailearen aitorpena, ZBEaren 106.4 artikulua, hornikuntza bakarra” eta “Amaierako kontsumitzailearen aitorpena, ZBEaren 106.4 artikulua, hornikuntza bat baino gehiago”.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 35. artikuluko 5. apartatuan ezarritakoarekin bat, Foru Komunitateari dagozkion zerga bereziak ordainarazteko, unean-unean Estatuko lurraldean indarra duten oinarrizko printzipioak eta funtsezko eta formazko arau berak aplikatuko ditu erkidegoak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta sarrerak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean sarrerak egiteko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 18.3 artikuluak gaikuntza ematen dio Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari, fabrikazioaren gaineko zerga berezien subjektu pasiboek eta haiek ordaintzera behartuta dauden gainerakoek tributu zorra zehaztu eta ordaintzeko prozedura, modua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR