104/2014 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko departamentu bakoitzaren eta erakunde autonomo bakoitzaren plantilla organikoa azterturik, aurrekontuko zuzkidurarik ez duten lanpostu hutsak amortizatzea proposatu du.

Gainera, izendapen berriak sartu direnez, beharrezkoa da urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea (lege horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen du).

Azkenik, indarreko araudia betetzeko, enplegu publikoaren eskaintza bat onetsi da, nahiz eta lanpostuak barne igoeraren bidez beteko diren. Nafarroako Foruzaingoko komisario izateko hamar lanpostu dira, dagokion plantilla organikoan jada badaudenak.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko azaroaren 5ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua.

    Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Absentismoko ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 797 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Barne Zuzendaritza Nagusia:

    –Foruzaingoko komisario nagusia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6727 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Foruzaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 8553 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia:

    –Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6135 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua.

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Antolaketako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 941 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafarroako Zerga Ogasuna:

    –Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1265 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua.

    Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

    –Baliabide Zentroko zuzendaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, 36776 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –IEITko irakasle espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 34580 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 34645 zenbakia plantilla organikoan.

    –Mantentze-lanetako enplegatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 34123 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 33440 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua.

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

    –Mikrobiologia Ataleko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 66966 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

    Nafarroako Ospitalegunea:

    OLT/EUDa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62062 eta 66039 zenbakiak dituztenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR