102/2016 FORU DEKRETUA, azaroaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
Sección | I. Nafarroako Foru Komunitatea |
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, bestetik, zera proposatu dute: plantilla organikora biltzea irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz plantilla organikoan badauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.
Orobat, zenbait lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.
Bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Altsasuko eta Tuterako Udalekin batera, ERSISI proiektua zuzentzen du. Bertan, esperimentu bat egiten da, ekintza hauek gauzatzeko:
–Gizarte zerbitzuak eta enplegu zerbitzuak modu integratuan ematea gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden 500 hiritarri, haien kasuen banakako kudeaketaren bidez.
–Gizarteratze-errentaren erreforma pilotua.
–Enpleguaren politika aktiboen plangintzarako mekanismo berri bat, eragile publikoek eta pribatuek osatutako toki elkarlan-taldeen bidez.
Proiektua 2016ko urrian hasi eta 2019ko urrian amaituko da. 2015eko azaroan Europako Batzordearen VP/2015/011 deialdian aurkeztu zen, EASI-Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako 2014-2020 Programa Europarraren barnean. Batzordeak onetsi du, eta milioi bat eurotik gorako zuzkidura emanen dio.
Horretarako, bidezko da foru dekretu hau onestea, ERSISI proiektuaren koordinatzaile izendatutako funtzionarioak programa irauten duen bitartean jasoko dituen ordainsariak finkatzeko.
Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.
Bestetik, Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak indarra hartu ondoren, bidezko da Nafarroako Foruzaingoko destinoak betetzeko sistema aldatzea, foru dekretu horretan ezarritakoaren arabera.
Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko eta beharkizunei eta euskaraz jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
-
artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:
Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA
Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia
–Kontsumo Ikuskatzailetzako agente laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2659 zenbakia duena plantilla organikoan.
ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA
–Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8327 zenbakia duena plantilla organikoan.
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
–Osasun laguntzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 821 zenbakia duena plantilla organikoan.
Barne Zuzendaritza Nagusia
–Komisarioa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 5937, 5938 eta 5939 zenbakia dutenak plantilla organikoan.
OSASUN DEPARTAMENTUA
Osasun Zuzendaritza Nagusia
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:
–Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1687 zenbakia duena plantilla organikoan.
Nafarroako Ospitalegunea:
–OLT/EUDa. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 63458, 63505, 63591, 63748, 64678 eta 65257 zenbakia dutenak plantilla organikoan.
–Administrazioko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 63046 zenbakia duena plantilla organikoan.
–Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 66926 zenbakia duena plantilla organikoan.
–Osasun laguntzailea (ET). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64853 zenbakia duena plantilla organikoan.
Osasun Mentala:
–EZLTa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61260 eta 61361 zenbakia dutenak plantilla organikoan.
HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA
Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia
–Telefonista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 96 zenbakia duena plantilla organikoan.
KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA
Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia
–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 32048 zenbakia duena...
Para continuar leyendo
Solicita tu prueba