10/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Carmen Lumbier Echeverría andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru. Bulego hori Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

40. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 10/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Carmen Lumbier Echeverría andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru. Bulego hori Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, Kultura eta Kirol Departamentuaren barruan. Halaxe ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan, ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea, hartan aipatzen diren txostenak eman ondotik.

Horri...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR