10/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 16koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2019. urtean errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzko apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretuaren 29.1 artikuluak honako hau ezartzen du: “Urtero, kide bakarreko familia unitate batendako errenta bermatuaren zenbatekoa eguneratuko da, gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduneko titularraren foru aginduaren bitartez, eta eguneraketa urteko urtarriletik aurrera izanen ditu ondorioak”. Halaber, 29.2 artikuluak hau dio: “Eguneraketa portzentajea, gutxienez ere, hauen artean baliorik handiena duena izanen da: Nafarroan aurreko urtean Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPIak) izandako urteko batez besteko igoera eta Nafarroako batez besteko soldatek izandakoa; lan kostuei buruzko hiru hilean behingo inkestan ageri den soldaten kostu arruntaren arabera zenbatetsiko dira azken horiek, aurreko urteko lehenbiziko hiru hiruhilekoak eta urte horren aurreko urteko azken hiruhilekoa aintzat hartuta. Bi kasuetan, Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera”. Hori guztia bat dator Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legearen 7.3. artikuluan adierazitakoarekin.

Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuak txosten bat egin du, eta bertan proposatu du kide bakarreko familia-unitate batentzako errenta bermatuaren zenbatekoa egunera dadila 2019. urterako, egungoari %2,1eko igoera aplikatuz; horren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR