1/2017 FORU LEGEA, martxoaren 9koa, zeinaren bidez indargabetzen baita otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legea, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ INDARGABETZEN BAITA OTSAILAREN 27KO 2/1997 FORU LEGEA, JARDUERA EKONOMIKOETAKO POLIGONOAK HERRIETAN SUSTATZEKO LAGUNTZEI BURUZKOA.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ahalegin handia egin du, eskualde-industrialdeak eraikiz industriarako lurzorua sustatzeko. Jarduketa horien osagarria izan da udal industrialdeen garapenerako laguntza. Helburu horrekin eman zen otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legea, jarduera ekonomikoetako poligonoak herrietan sustatzeko laguntzei buruzkoa.

Gaur egun, industrialde urbanizatuen eskaintza nahikoa da balizko eskariari erantzuteko, nahiz eta batzuetan bat ez etorri azken ekitaldietan atzemandako beharrak eta dagoen lurzoru eskaintza. Behar berri horiek aldakorrak dira, eta mota askotakoak: lurzorua prestatzea lehendik kokatuta dauden jarduerak areagotzeko; lanak egitea, egun dauden industrialdeei zerbitzu berriak emateko; enpresen eskura jartzea lurzorua ez, baizik eta lokal txikiak, enpresa ekintzaileak hasierako fasean bertan ezartzeko, etab.

Behar berri horien ondorioz, otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legea ez da jada hain tresna eraginkorra enpresei kokalekuak emateko behar berriei erantzuteko.

Toki mailako industrialdeak sustatzeko laguntzak arautzeko foru lege bat egiteko arrazoia izan zen Diru-laguntzei buruzko Foru legea egin gabe zegoela garai hartan, eta lege horrek ezartzen zuela, laguntza-mota gisa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren kuotaren hobari bat. Gaur egun, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du zer araubideri lotu behar zaizkion Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen laguntzak; horrenbestez, ez da beharrezkoa lege mailako arau baten bidez arautzea toki mailako industrialdeetarako laguntzak.

Aitzitik, laguntzak lege mailakoa ez den xedapen baten bidez antolatzea egokiagoa da, aukera emanen baitu unean-unean malgutasunez ezartzeko atzemandako beharrei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR