247/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiteko, onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek antolatuak eta emanak, eta gazteriaren arloko profesionalak gai horren gaineko jardunaldietara, topaketetara, mintegietara, biltzarretara eta masterretara joateko beken deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gazteriaren Institutua erakunde autonomoa sortu, eta horren estatutuak onetsi ziren. Haren xede orokorra da herritar gazteen eskubideak babestea eta, horretarako, gazteek garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte hartzea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko erakundeetan zeharka jardutea. Estatutuetan, laguntza eta diru-laguntza programen kudeaketa Nafarroako Gazteriaren Institutuaren berezko eginkizun gisa ageri da. Kudeaketa horrek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorri beharko du.

Nafarroako Gazteriaren Institutuko helburuetako bat gazteekin zuzeneko harremana eduki behar duten pertsonak heztea da, halaxe adierazten da Nafarroako Gazteriaren Institutua erakundea sortu, eta horren estatutuak onetsi zituen 217/2007 Foru Dekretuaren 16. artikuluko p) atalean.

Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskola (NGJE) sortu zuen uztailaren 21eko 236/1999 Foru Dekretuaren 3. artikuluko a) atalak dioenez, NGJEri dagokio "Gazteriaren arloko teknikari eta espezialistak heztea".

Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 9ko Erabakiaren bidez, baimena eman zuen Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolan (NGJE) prestakuntza ikastaroak eta astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak, onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek antolatuak eta emanak, eta Gazteriaren Zuzendariordetzaren iritziz gazteentzat interesa duten ikastaroak egiten dituzten pertsonei bekak emateko deialdia tramitatzeko. Tramitazioaldian eskaerak banan-banan ebaluatuko dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera,

AGINDU DUT:

  1. Astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiteko, onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek antolatuak eta emanak, eta gazteriaren arloko profesionalak gai horren gaineko jardunaldietara, topaketetara, mintegietara, biltzarretara eta masterretara joateko beken deialdia onestea.

  2. Deialdiaren kostuari aurre egiteko, 44.000 euroko gastua baimentzea, 2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Prestakuntza bekak" izeneko 960002-96100-4809-232100 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu hau jakinaraztea Nafarroako Gazteriaren Institutuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, Nafarroako Gazteriaren Institutuari, Gazteriaren Zuzendariordetzari, horko Idazkaritza Nagusiaren Atalari, Plangintza eta Informazio Zerbitzuari, NGJEri eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALari, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

    Iruñean, 2008ko ekainaren 19an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarriak

  5. Xedea.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko beken edo diru-laguntzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR