264/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, mahats mota zurietako mahastiak landatzea baimentzeko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean landatu ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesturiko mahastizaintza eremuan, beste autonomia erkidego batzuetatik, beste jatorrizko deitura batzuetatik, heldu diren birlandatzeko eskubideekin, eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren landatzeko eskubideekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako merkatu antolamendu bateratua sortu eta nekazaritzako zenbait produkturentzako berariazko xedapenak ezartzen dituen Kontseiluaren (EE) 1234/2007 Erregelamenduak (Merkatu Antolakunde Bateratuetarako erregelamendu bakarra), IV bis atalean, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ekoizpen ahalmena arautzen du. 85 decies artikuluak ezartzen du birlandatzeko eskubideak beste ustiategi batera eskualdatu daitezkeela, osorik edo partzialki. 85 undecies artikuluak ezartzen du ezen, nazioko edo eskualdeko mailan ekoizpen ahalmenaren kudeaketa hobetzeko, estatu kideek Erreserba Nazional bat eratuko dutela, edo, kasua bada, landatzeko eskubideen Eskualdeko Erreserbak.

Mahastien ekoizpen ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuak, II. kapituluan, birlandatzeko eskubideak eskualdatzeko prozedura ezartzen du, eta mahastien landaketei eta birlandaketei buruzko alderdiak arautzen ditu. VII. kapituluak eskubideen Erreserbak arautzen ditu, eta jasotzen du Eskualdeko Erreserbak sor daitezkeela mahastizaintzako ahalmenaren kudeaketa hobetzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duen abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuak (16/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Mahastizaintza eta Ardogintza arautzeari buruzkoa), I. tituluan, landatze eta birlandatze eskubideak arautzen ditu: I. kapituluan ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko eskubideen Eskualdeko Erreserba arautuko duten arauak, eta II. kapituluan arautzen du nola erabili behar diren birlandatze eskubideak eta zer kasutan egin daitezkeen eskualdaketak. II. tituluan mahasti landaketak baimentzeko xedapenak jasotzen dira.

2009ko otsailaren 6an, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak erabaki zuen, ardo zurien lehiakortasuna hobetzeko neurri estrategiko gisa, jatorrizko deitura horrek babestutako mahats zuriko aldaerekin landatutako azalera handitzea, 2.000-2.500 hektarea bitarte, hiru autonomia erkidegoen arteko egungo proportzionaltasunari eutsiz.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioaren 2009ko uztailaren 7ko komunikazioaren arabera, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko mahastien azalerei buruzko datuen arabera –2008ko uztailaren 31ko Mahastizaintzako Inbentarioan jasoak–, Errioxako autonomia erkidegoan landatutako mahastien azalera 43.686 hektareakoa da, 13.483 hektareakoa Euskal Autonomia Erkidegoan eta 6.826 hektareakoa Nafarroako Foru Komunitatean. Horrenbestez, eta Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko mahastien azaleren proportzionaltasunean orekari eusteko, komunikatzen du Errioxako Autonomia Erkidegoari %68,26 dagokiola, %21,07 Euskal Autonomia Erkidegoari eta %10,67 Nafarroari.

Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eremu geografikoa eratzen duten hiru autonomia erkidegoetan egin beharko litzateke azalera horren landaketa. Lurralde horietako bakoitzak Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuan inskribatuta duen mahasti azalera kontuan hartuta, proportzionalki egin beharko litzateke banaketa.

Nafarroan 339/2009 Foru Agindua argitaratu zen (339/2009 Foru Agindua, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, mahats mota zurietako mahastiak landatzea baimentzeko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean landatu ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesturiko mahastizaintza eremuan, deitura horrek babestuta ez dauden eremuetatik heldu diren eskubideekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren eskubideekin).

Kontuan harturik sektoreak erakutsi duen interesa, deialdi honen bidez banatu nahi da Nafarroari dagokion eta eskuragarri dagoen azalera.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren 25. artikuluari jarraituz, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuko Nekazaritzako Erregistroen Atalari dagokio foru agindu hau betearazteko behar diren kudeaketak egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru Agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako eremuan, mahats zuriaren zenbait mota landatzeko eskaerak aurkezteko eta baimenak tramitatu eta emateko prozedura ezartzea, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak erabakitako handitzearen arabera.

  3. Eskubide hauek etorriko dira:

    1. Beste autonomia erkidego edo jatorrizko deitura batzuetatik heldu diren birlandaketako eskubideak eskuratzetik.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbatik.

  4. Aldaera zuriko mahastien landaketak egiteko lurzatiak udal-mugape hauetan daude: Andosilla, Aras, Azagra, Bargota, Mendabia, San Adrián, Sartaguda eta Viana; betiere, Nafarroako Foru Komunitatean Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako mahastizaintza eremuan.

  5. artikulua. Gehienez ere esleituko den mahasti azalera.

    Gehienez ere 103,6455 hektareako mahasti azalera esleituko da, hau da, honako bi hauen arteko kendura: batetik, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuko kontseilu arauemailearen osoko bilkura bereziak 2009ko otsailaren 6an Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako gehieneko azalera eta, bestetik, azkenik landatutako azalera, ekainaren 19ko 339/2009 Foru Aginduko deialdiaren araberako baimenarekin.

  6. artikulua. Onuradunak.

  7. Honako hauek izanen dira beste autonomia erkidego edo jatorrizko deitura batzuetatik heldu diren birlandaketa eskubideak eskualdatzeko baimenen onuradunak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Eskualdeko Erreserbaren landaketa eskubideen onuradunak, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako Nafarroako eremuetan aldaera zuriko mahastien landaketak egiteko: foru agindu honen 4. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

  8. Birlandaketa eskubideen eskualdaketen onuradun edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideen onuradun izan daitezke eskatzaileak baldin katastroko lurzati bakarrerako bada, edo zenbaiterako, betiere mugakide badira eta landaketaren ondoren nekazaritzako lurzati bakarra eratzen bada.

  9. artikulua. Baldintzak.

  10. Guztientzako baldintzak:

    1. Eskatzaileak Nafarroako Mahastien Erregistroan egonen dira inskribaturik Foru Agindu honek indarra hartzen duen egunean, salbu lehenbiziko instalazioa 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera egin duten nekazari gazteak badira.

    2. Birlandaketa eskubideen eskualdaketak edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa eskubideak eskatzen dituztenek eta birlandatze eskubideen lagatzaileek mahastizaintza ustiategia osorik erregularizaturik izan beharko dute, foru agindu hau indarrean sartzen den egunean indarrean dagoen araudiarekin bat.

    3. Birlandaketa eskubideen eskualdaketen edo/eta Eskualdeko Erreserbako landaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR