926/2001 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ziraukiko Arau Subsidiarioak UO-2 Antolamendu Unitatean aldatzeko espedientea, José Javier Iturgaiz Samaniego jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ziraukiko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onest dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Ziraukiko Arau Subsidiarioak UO-2 Antolamendu Unitatean aldatzeko espedientea, José Javier Iturgaiz Samaniego jaunak sustatua, behin betikoz onestea.

  2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Espedientearen kontra administrazioarekiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR