319/2009 EBAZPENA, urriaren 23koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren V. kapituluan ezarritakoarekin bat, hemezortzi urte eginak dituztenek, teknikari titulua dutenek eta goi mailako zikloa egin nahi dutenek prestakuntza ikastaroa egiten ahalko dute, sarrera proba gaindituz gero.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak, 7.3 artikuluan, xedatzen du Hezkuntza Departamentuak heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa programatzen eta eskaintzen ahalko duela. Haren aprobetxamendua kontuan hartuko da proba horietan.

Prestakuntza ikastaro horren bidez, izangaien lanbide gaitasuna Batxilergoko heldutasunaz eta oinarrizko edukiez osatu nahi da eta goi mailako lanbide heziketako ikasketetarako bidea erraztu, horretarako behar den prestakuntza lortzeko baliabideak emanez.

Curriculuma Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritakora egokitzeko asmoz, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Batxilergoko irakaskuntzen curriculumean gehitu dituen aldaketek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculum berria egitea dakarte beraiekin.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, prestakuntza ikastaroaren curriculuma ezar dadin, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren probetarako.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. I. eranskinean ebazpen honek goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma ezartzen du, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatuetan aplikatuko da.

  2. Ikasleen heldutasuna garatzea da prestakuntza ikastaroaren helburua, batxilergoko helburuei eta kasuan kasuko lanbide eremuan dituzten gaitasunei dagokienez, horrela goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestatu ahal izateko. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak probarako deialdia eginen du, indarreko araudian xedatutakoarekin bat.

  3. Irakasgaiak ezin dira baliozkotu batxilergoan horien pareko diren irakasgaiekin. Sarrera probarako prestakuntza balioa dute, goi mailako heziketa zikloa egiteko behar diren oinarrizko gaitasunak garatzen baitira.

  4. Prestakuntza ikastaroak, lanbide sektoreen arabera, hiru modalitate hauek izanen ditu:

    1. Zientziak eta Ingeniaritza.

    2. Gizarte Zientziak.

    3. Osasun Zientziak.

  5. Ikastaroek, modalitate guztietan, hiru irakasgai komun izanen dituzte, modalitateko lau irakasgai eta aukerako irakasgai bat. II. eranskinean zehaztuta daude irakasgai horien definizioa eta ordutegia.

  6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko da, argitara dadin.

  7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

  8. Ebazpen hau igorriko da Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta prestakuntza ikastaroa emateko baimena duten ikastetxeetara.

    Iruñean, 2009ko urriaren 23an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

    1. ERANSKINA

    Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma

  9. -Modalitate guztietarako irakasgai komunak.

    Gaztelania.

    Helburuak.

    Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroan gaztelania irakatsiko da, hurrengo gaitasunak garatzeko:

  10. Hizkuntzaren bidezko komunikaziorako gaitasuna garatzea, hau da, ezagutza (edukiak, prozedurak eta jarrera eta balioak) aplikatzea, benetako egoera ezagunak edo berriak eraginkortasunez ebazteko prozesu egokiak aplikatuz, hainbat esparrutan: pertsonalak, akademikoak, lanekoak edo gizartekoak.

  11. Ahozko eta idatzizko diskurtso luze eta konplexuak ulertzea bizitza sozial eta kulturaleko ingurune desberdinetan, bereziki esparru akademikoan eta komunikabideetan.

  12. Ahoz eta idatziz adierazpenak egitea hizkuntza oparoa erabiliz, diskurtso koherenteak eginez, zuzenak, ongi egituratuak, komunikazio egoera eta xede desberdinetarako egokituak, bereziki esparru akademikoan.

  13. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabili eta baloratzea, pertsonen arteko komunikaziorako, gauza berriak ikasteko, errealitatea ulertu eta aztertzeko eta ekintza zein pentsamendua modu arrazionalean antolatzeko baliabide eraginkorra den aldetik.

  14. Errespetuzko jarrerarekin, mota eta iritzi desberdinetako informazioak lortu, interpretatu eta baloratzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak autonomiaz eta kritikarako senez erabiliz.

  15. Ezagutza gramatikalak, soziolinguistikoak eta diskurtsiboak eskuratzea, testuak ulertu, aztertu eta iruzkintzeko eta nork bere lanak planifikatu, sortu eta zuzentzeko.

  16. Espainiako hizkuntza eta kultura aniztasuna ezagutzea, baita penintsulako hizkuntzen eta haien aldaera nagusien jatorria eta garapen historikoa ere; Amerikako gaztelaniari arreta berezia eskainiko zaio eta hizkuntza eta kultura aniztasunaren balorazio positiboa sustatuko da.

  17. Hizkuntzen erabilera sozial desberdinak analizatzea.

  18. Gaztelaniazko literaturako obra eta pasarte adierazgarriak irakurri eta baloratzea, ingurune historiko eta sozial desberdinen adierazpen gisa eta aberastasun pertsonalerako bide gisa.

  19. Ikasteko prozesuei buruz hausnartzea eta komunikaziorako eta ikaskuntzarako ezagutzak eta estrategiak beste hizkuntza batzuetara pasatzea.

    Edukiak.

  20. multzoa. Entzutea eta ulertzea, hitz egitea eta hizketan aritzea.

  21. Entzutea eta ulertzea.

    -Komunikazio egoerako faktoreek diskurtsoen askotarikotasunari dagokionez betetzen duten funtzioa ezagutzea.

    -Ahozko testuen sailkapena eta karakterizazioa.

    -Informazioa lortu, landu eta ebaluatzeko prozedurak erabiltzea, bide tradizionaletatik eta teknologia digitaletatik ateratako dokumentuetan oinarriturik, testuak ulertu eta sortzeari lotuta.

    Trebetasunak eta estrategiak.

    Informazioa bildu, aukeratu eta lantzea, baliabide tradizionalak eta teknologia digitalak (CD-ROMak, datu-baseak eta abar) erabiliz.Ohar argi eta ordenatuak hartzea eta eskemak, mapa kontzeptualak edo laburpenak egitea informazioa aztertzeko.Informazioa eta iritzia bereiztea, eta ongi justifikatutako argudioak besteetatik bereiztea.Gai berri bat gai ezagun batekin lotzea.Elementu inplizituak, aurreiritziak, gainulertuak, zentzu bikoitzak, anbiguotasunak, elipsiak, igorlearen jarrera (intonazioa, bolumena), diskurtsoaren tonua (oldarkortasuna, ironia, umorea, iseka eta abar), hitzez besteko elementuak eta abar identifikatzea.Tolerantea eta kritikoa izatea hartzen diren mezuekin, eta autokritikoa igortzen direnekin.Komunikazio egoera bakoitzeko arauak betetzea, hartan parte hartu behar denean.Norberaren ulermena baloratzea.2. Hitz egitea eta hizketan aritzea.

    -Hainbat motatako testuak sortzea (akademikoak, literarioak eta kazetaritzakoak: azalpen testua, elkarrizketa, albistea, eztabaida...), komunikazio egoerara moldatzen direnak.

    -Ahozko testuak ongi egituratzeko interesa izatea eta gramatikaren eta komunikazioaren arauei lotzeko betebehar soziala estimatzea.

    Trebetasunak eta estrategiak.

    Informazioa bildu eta antolatzea helburuaren eta entzuleen arabera, gidoi bat prestatuz.Ahozko azalpena prestatzea, ongi argudiatua eta egituratua, ikuspuntu desberdinak eta horiei buruzko jarrera desberdinak onartzen dituena.Azalpenaren saioak egitea.Hitz egiteko txandak eta adeitasunezko formulak eraginkortasunez erabiltzea. Hitz egiteko une egokia aukeratzea eta ongi aprobetxatzea. Diskurtsoa zaintzea: erritmoa, abiadura, isiluneak, intonazioa eta abar. Hitzik gabeko elementuak egoki erabiltzea: begirada, keinuak, mugimenduak eta abar.Argitasunez hitz egitea, diskurtsoaren hariari helduta, gidoiaren, ikus-entzunezko baliabideen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien laguntzarekin.Entzuleen arreta erakartzea eta hari eustea estrategia desberdinen bitartez (bolumena, tonua aldatzea, umorea, adibideak jartzea).Alferrikako errepikapenak saihestea, okerreko informazioa eta ideia eta informazio ezegokiak identifikatzea.Taldeko jardueretan rol desberdinak hartzea: solasaldiak, elkarrizketak eta eztabaidak.Bizikidetzaren arauak eta besteen iritziak errespetatzea.Norberaren eta besteen azalpenak objektiboki baloratzea.Irakasleen laguntzaz, forma eta edukia hobetzeko moduak bilatzea.2. multzoa. Irakurtzea eta idaztea.

  22. Testu idatziak ulertzea.

    -Komunikazio egoerako faktoreek diskurtsoen askotarikotasunari dagokionez betetzen duten funtzioa ezagutzea.

    -Idatzizko testuen sailkapena eta karakterizazioa, haien erregistroa aztertuz.

    -Testua aztertzea zentzu unitatea den aldetik. Testuingurua, igorlea eta hartzailea, eta igorlearen asmoa.

    -Argudioen, deskripzioen, azalpen testuen, narrazioen, elkarrizketen eta ikasteko testuen gaia, antolaketaren egitura eta erregistroa aztertzea.

    -Kazetaritza eta publizitateko testuen gaia, antolaketaren egitura eta erregistroa aztertzea.

    -Informazioa lortu, landu eta ebaluatzeko prozedurak erabiltzea, iturri inprimatuetatik eta digitaletatik ateratako dokumentuetan oinarriturik, testuak ulertu eta sortzeari lotuta.

    -Berariazko testu idatziak (humanistikoak, kazetaritzakoak, zientifikoak, literarioak eta abar) interpretatu eta baloratzea, eta horien barne eraikuntza eta autoreak testuarekin eta obrarekin dituen erlazioak aztertzea.

    Trebetasunak eta estrategiak.

    Irakurtzeko estrategia egokiak aplikatzea: irakurri baino lehen, aurre-irakurketa (aurretiazko ezagutzak aktibatu, iragarpenak egin), analisia (irakurri, azpimarratu, oharrak egin, apunteak hartu) eta sintesia (eskemak, laburpenak eta mapa kontzeptualak).Hainbat generotako testuak, horien ezaugarriak eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR