72/2012 FORU DEKRETUA, uztailaren 25ekoa, martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, I. tituluko I. kapituluan, Haur Hezkuntza arautzen du, eta 14.7 artikuluan ezartzen du hezkuntzako administrazioek haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza edukiak zehaztuko dituztela, eta ziklo hori emanen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak arautuko dituztela.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa arautu zuen eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri zituen. Eduki horiez gain, oinarrizko baldintza batzuk ezarri zituen. Baldintza horiek betetzen direla bermatu behar da, haur hezkuntzako ikastetxeetako beste kalitate-faktore bat gisa.

Hori horrela, kontuan hartu behar da hezkuntzakoa eta eskolakoa ez direla sinonimoak eta, adin tarte horretan beharrezkoa ez denez, eskolatzea ez dela 0 eta 3 urte bitarteko haurrei arreta emateko aukera zuzen bakarra.

Bestetik, 2011-2012 ikasturte akademikoan martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren aldi iragankorra bukatu denez, bidezkoa da haur hezkuntzako lehen zikloa ezarri nahi dutenek hiru ikasturte akademikoko aldi iragankorrez bete behar dituzten baldintza fisikoak zehaztea, betiere 2012-2013 ikasturteko hasierarako sortu ez badira edo baimena lortu ez badute, bai eta aldi iragankor horretan haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeek izan behar dituzten ratioak ere. Izan ere, 2012-2013 ikasturtean, lehen aldiz, ezin dute jarraitu funtzionatzen lehen hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe gisa sortu edo baimenduak izan ez zirenak, aipatu foru dekretuaren lehen eta bigarren xedapen iragankorretako egoeretan egoteagatik.

Aldi iragankor horren bukaerarako, haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe guztiek bete beharko dituzte martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren baldintza guztiak.

Horrenbestez, beharrezkoa da martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzea.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren eta Toki Araubideko Foru Batzordearen aginduzko txostenak jaso ondoren, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko uztailaren 25eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 1. artikulua aldatzea.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 1. artikulua aldatzen da, eta honela geldituko da:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean haur hezkuntzako lehen zikloa eta ziklo hori ematen ahal duten ikastetxeen ezaugarriak arautzea, eta ziklo hori emanen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloaren hezkuntza edukiak ezartzea. Halaber, ikastetxe horiek sortu edo baimentzeko prozedura ezarri da.

Bigarren artikulua. Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 2. artikulua aldatzea.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 2. artikuluari bigarren lerroalde bat erantsi zaio. Hona hemen:

Haur hezkuntzako lehen zikloa ematen ez duten ikastetxeek, erregulartasunez hiru urtetik beherako haurrei arreta ematen badiete, indarreko araudiak higieneari, hotsari, bizigarritasunari eta segurtasunari buruz ezartzen dituen baldintzak bete beharko dituzte.

Hirugarren artikulua. Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 13. artikulua aldatzea.

Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren 13. artikuluko bigarren idatz-zatia honela geldituko da:

2. Foru dekretu honen aplikazio esparrutik kanpo daude haur hezkuntzako lehen zikloa ematen ez duten aisia, arreta edo zaintzako zerbitzu edo establezimenduak. Establezimendu horiek aplikatu beharreko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR