2/2012 FORU LEGEA, otsailaren 14koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldi baterako karga osagarri bat ezarri eta zenbait atxikipen eta konturako diru-sarrera aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAN ALDI BATERAKO KARGA OSAGARRI BAT EZARRI ETA ZENBAIT ATXIKIPEN ETA KONTURAKO DIRU-SARRERA ALDATZEN DITUENA.

Foru legeak funtsezko bi arrazoi ditu oinarritzat. Alde batetik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, estatuko kuota osoari aldi baterako karga osagarri bat ezarri izana araubide komuneko lurraldean. Eta bestetik, Foru Komunitatearen diru-sarrera publikoak finkatu eta sendotu beharra, defizit publikoaren helburua lortzea iristeko moduko asmo argia izan dadin, kontuan hartuta egungo testuingurua, non, nazioko nahiz nazioarteko koiuntura ekonomikoan, batez ere gure inguruko herrialdeetan, jarduera moteltzen joateko joera nabarmena baitago, azken pronostikoei esker ezagutu ditugun datuen arabera.

Lehendabiziko arrazoiari dagokionez, Foru Komunitateak bere zerga araubideari eutsi eta hura ezarri eta arautzeko eskumena duela gogoratu behar da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan aitortua eta Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoan garatua; hain zuzen ere, lege testu horretan xedatzen denez, Foru Komunitateak estatuan dagoen egiazko presio fiskal orokorraren baliokidea ezarri eta mantenduko du. Agindu hori garatu eta xehetasun guztiekin zehaztu ez bada ere, berarekin dakar Nafarroan ezin zaiola ezikusiarena egin pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren estatuko kuota osoari araubide komuneko lurraldean ezarri zaion karga osagarriak zerga-kargan eragin duen igoera nabarmenari. Defizit publikoa zuzentzeko, aurrekontu, zerga eta finantza arloetan presako neurriak onesteari buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege-dekretuaren bidez ezarri da karga osagarri hori 2012ko eta 2013ko zergaldietarako.

Zalantzarik gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren funtsezko elementuen sakoneko aldaketa batek -kasu honetan, karga-eskalarenak- ondorio nabarmenak ditu zergadun gehienek jasan beharreko zerga zamaren zenbatekoan eta banaketan, kontuan hartuta, gainera, tributu honen izaera orokorra, zuzena eta pertsonala. Ukaezina da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela tributu-araubide ororen enblema nagusia da, eta agerian geratzen dela, bertan, sistema fiskalak nola islatzen dituen errealitatearen gainean gaitasun ekonomikoaren eta tributu progresibitatearen printzipioak. Horregatik guztiagatik, Foru Komunitateak arlo honetan erabateko eskumena duela ukatu gabe, Hitzarmen Ekonomikoan harmonizaziorako ezarritako irizpide orokorrekin bat, bereziki presio fiskal baliokidea mantentzekoa, beharrezkoa da kontuan hartzea zerga horri dagokionez araubide komuneko lurraldean gertatu diren aldaketak.

Diru-sarrera publikoen premiazko sendotzeaz den bezainbatean, gogoratu behar da Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko memorian ohartarazten zela aurrekontu hauen testuinguru ekonomiko eta finantzarioa zaila izanen zela, ohi ez bezain zaila. Gure inguruko herrialdeetako hazkunde-aurreikuspenak, oraintsu jakinarazi direnak, 2011. urtearen amaieran zeudenak baino askoz ezkorragoak dira, eta Foru Komunitateari ere eragiten diote, are gehiago kontuan hartuta gure ekonomia kanpoko eskaeran oinarritzen dela. Egoera horrek, bistan da, zergetatik datozkigun diru-sarrerei ere eraginen die eta, beraz, defizit publikoaren helburua lortzea baldintzatuko du. Horrexegatik, arrazoizkoa eta zentzuzkoa da eskatzea zergadun nafarrei ahalegin gehigarria egin dezaten, Foru Komunitatearen aurrekontuen oreka bermatzearren, horrek lagunduko baitu Nafarroako sektore publikoari sinesgarritasuna ematen, eta oinarri sendoak finkatzen jarduera ekonomikoaren etorkizuneko garapenerako eta enplegua sortzeko.

Foru legearen egitura bi artikuluk osatzen dute. Lehenengo artikuluak aldatu egiten du ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR