29/2012 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen ehuneko 0,7 arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legea aldatzen duena

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, FORU KOMUNITATEKO ZERGADUNEK GIZARTE-INTERESEKO BESTE XEDE BATZUETARAKO BIDERATZEN DUTEN TRIBUTUEN EHUNEKO 0,7 ARAUTZEN DUEN EKAINAREN 5EKO 7/2009 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

Ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeak arautu zuen Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen ehuneko 0,7aren esleipena. Foru lege horren xedea zen errespetatzea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan herritarrek gizarte intereseko beste xede batzuetarako egindako ekarpenen gaineko erabakiak eta erabaki horiek gauzatzeko modu zehatzak, halako moduan non ehuneko 0,7an ezarritako ehunekoan sartutako zenbatekoen azken helmuga Nafarroako gobernuz kanpoko erakundeak eta irabazi asmorik gabeko entitateak izanen baitziren, Estatuan bezala. Horretarako, dirua gobernuz kanpoko erakundeen artean banatzen zen, laguntza programak, lankidetzakoak edo ingurumena hobetzekoak egiteko diru-laguntzen kasuko deialdia eginez.

Halere, Nafarroako 2012rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeko hogeita bederatzigarren xedapen gehigarriak nabarmen aldatu zuen manu hori; izan ere, aukerakoa bihurtu zuen Nafarroak nahitaez eman beharreko erabilera hori -gobernuz kanpoko erakundeen aldekoa, beren eginkizun humanitarioetarako-. Xedapen horrek funts horien erabilera erabakitzeko askatasun-tarte handia ematen dio Nafarroako Gobernuari, nafarren borondatearen kaltetan betiere, zeren nafarrek uste baitute beren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako ehuneko 0,7 bideratzen dela irabazi asmorik gabeko entitateen nahiz gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteen gizarte-intereseko helburuetara.

Nafarroako 2012rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legeak sortutako egoera hori konpontze aldera, bidezkoa da aurrekontu orokorren foru lege horretan sartutako xedapen hori indargabetzea eta Parlamentu honek 2009ko ekainean onetsitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR