Hasierako onespena zerga, tasa eta prezio publikoen eta dagozkien ordenantzen 2003rako aldaketari

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Lizarrako Udalak, 2002ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengo osoaren quoruma izanik, besteak beste honako hau erabaki zuen:

"1. Hasiera batez onestea ordenantza fiskaletako aldaketak, aldaketari buruzko dokumentazio administratiboan jasotzen denari jarraituz, erabaki honi erantsi baitzaio.

  1. Lurraren gaineko kontribuzioaren zergarako ondoko karga-tasa hauek ezartzea:

    _Hirilurreko ondasunetarako: 0'3404.

    _Landalurreko ondasunetarako: 0'8.

  2. Ordenantza fiskaletan berariaz aldatzen ez den orotarako 2002koa bere horretan mantenduko da 2003. urtean.

  3. Aipatu aldaketek, erregelamenduzko tramiteak beteta, 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

  4. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.ean xedatutakoari jarraituz, erabaki honen gaineko espedientea jendaurrean egonen da 30 eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen. Ordenantza fiskal, tasa, tarifa eta ponderazio indizeetan egindako aldaketen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta 30 eguneko epe horretan ez bada erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

  5. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluan eta abenduaren 24ko 683/1996 F.D.an xedatutakoaren arabera, ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsitakoan, horien kopia eta testu bategina Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioaren Departamentuari igorri beharko zaio, Ordenantza Fiskalen Erregistroan sartu eta jaso ditzan.

    E R A N S K I N A

    Aldatutako ordenantzen zerrenda. Oro har, % 6,71ko igoera jasan dute

    "2. ordenantza: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

  6. ordenantza: Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

  7. ordenantza: Autotaxien, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzu eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

  8. ordenantza: Lizentziak eman eta hirigintzako bestelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

  9. ordenantza: Ingurumena babestearen aldera kontrolatu beharrekotzat sailkaturiko jardueretarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

  10. ordenantza: Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR