242/2001 FORU AGINDUA, irailaren 28koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, eurora aldatzeko zenbait arau ezartzen dituena, Nafarroako Zerga Ogasunaren laguntzaile diren finantza entitateen bitartez ordain-gutun normalizatuak erabiliz egiten diren zerga sarrerei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Euroa sartzeari buruzko abenduaren 17ko 46/1998 Legearen 23. artikuluak ondokoa ezartzen du: "23. artikulua. Euro kontu unitatea soilik erabiltzea. 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, diru sistemak euroa baizik ez du erabiliko kontu unitate gisa. Zenbatekoak diru sistemako kontu unitatearen bidez adierazten dituzten baliabide juridiko berri guztiek euro kontu unitatea erabiliko dute, Lege honen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera".

Bestalde, 46/1998 Lege horren 14.2 artikuluaren arabera zilegi izanen da pezeta kontu unitatean ageri den zenbateko oro, nazio barnean hartzekodunaren kontuan sartuta ordaintzekoa bada, zordunak eurotan dagokion zenbatekoaren bitartez ordaintzea.

Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketa kudeatzen laguntzen duten gordailu entitateekiko harremanak arautzen dituen martxoaren 25eko 157/1996 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapenak baimena ematen dio Ekonomi eta Ogasun kontseilariari behar diren xedapenak eman ditzan Foru Dekretu hori garatzeko. Azaroaren 6ko 233/1998 eta otsailaren 21eko 40/2001 Foru Aginduen bidez, ordain-gutun normalizatuak erabiliz Nafarroako Zerga Ogasunean egiten diren sarrerei buruzko arlo batzuk garatu dira.

Euroa erabiltzen hasi beharraren ondorioz xedapen batzuk eman behar dira, eta horien eraginpean daude Nafarroako Ogasun Publikoarekin finantza entitateek sarrera normalizatuen inguruan dituzten lankidetza prozedura guztiak, bai eta aplikaziorako egutegia ere.

Honen guztiaren eragina izanen duten arlo eta prozedurek zerikusia dute kontu murriztuekin, ordain-gutun normalizatuen bidez egiten diren sarreren dirubilketarekin (Foru Agindu honen eranskinean zehazturik daude) eta itzulketekin.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Dirubilketako kontu murriztuak:

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, egun hori barne, entitate laguntzaileek dirubilketako kontu murriztuak eurotara aldatuko dituzte.

2. Datuak bidaltzeko eta kontuko ordainketak egiteko prozedura:

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, eurotan ordaintutako zenbatekoak bi dezimalekin emanen dira zentimoetarako, komarik gabe (ez da aldatzen zenbatekoaren eremuen luzera). Bestalde, pezetatan ordaindutako zenbatekoak kontu murriztuetan eurotan sartuko dira, aipatu 46/1998 Legean ezarritako biribiltze arauak aplikatuz eta modu berean adierazita.

Kontuan harturik EDITRANen ezaugarriak eta entitate hori fitxategiak trukatzeko komunikazio bide gisa erabiltzen dela, ez da beharrezkoa izanen bere funtzionalitate teknikoetan inolako egokitzapenik egitea euroa ezartzean.

Beste alde batetik, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, dirubilketako kontu murriztuetatik Nafarroako Foru Komunitateko kontu korronte orokorretara egiten diren saldo intsuldaketa guztiak eurotan eginen dira.

3. Eurotan diren ordain-gutun ereduak identifikatzea:

Eurotan diren ordain-gutun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR