125/2012 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, aldatzen dituena Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi eta erakunde horren egitura organikoa ezarri zen.

Zergapetze zuzenaren barruan, eta, hain zuzen ere, pertsona fisikoen errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergei dagokienez, ondoan azaldu beharreko bi aldaketak ukitu dute hastapeneko antolaketaren eskema. Haietako lehena, garrantzi berezikoa, urtarrilaren 11ko 1/2010 Foru Dekretuak ekarri zuen. Zerga horiekin ikusteko zuten eginkizunak bultzatu zituen eta Zerbitzu bakar batean bildu, zerga horiek kontrolatu eta kudeatzeko lanak hobetzeko xedea zuela. Bigarrena garrantzi gutxiagokoa da. Beste aldaketa gehigarri batzuk ekarri zituen, besteak beste, Kanpainaren Atalaren sorrera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuaren barruan. Aldaketa horiek martxoaren 21eko 17/2011 Foru Dekretuan gauzatu ziren.

Aldaketa berri honek ere, egin den azkenak bezala, irismen puntual edo partikularra dauka. Izan ere, egun Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga Kudeatzeko Zerbitzuak egiten dituen funtzioetako bat, Nafarroako Zerga Ogasunaren eskumeneko zergekin ikustekoa duten tributu prozeduren berezko jakinarazpen administratiboak kontrolatzekoa eta haien kudeaketa materiala egitekoa alegia, Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak bere gain hartuko du. Eginkizunen aldaketa horren xedea da, alde batetik, ataza horretarako egitura egokiagoa izatea, eta, batez ere, bultzada handiagoa ematea administrazio elektronikoari, jakinarazpen telematikoaren bideak sustatuz, ezinbesteko tresnak baitira tributu administrazioa modernoa eta eraginkorra izan dadin eta herritarrari zerbitzu hobea eman dakion.

Bestalde, zergaren errealitate berriak, ondarearen gaineko zergaren indarraldia berreskuratuta, iradokitzen du hura ordainarazteko ardura duten kudeaketa unitateek berriz izan dezaten tributu horren aipamena beren izenean eta eginkizunetan.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko abenduaren 12an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuetako aldaketa.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak, irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, honela aldatu dira:

Bat.-42 bis artikulua.

Gidoi hau kentzen da:

-Nafarroako Zerga Ogasunak ordainarazten dituen zergen prozeduraren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR