62/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluaren bidez, eskumen osoa du gizarte zerbitzuen arloan. Horren arabera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman du, funtsezko helburua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, herritarren gizarte ongizatea lortzea duena, gizarte zerbitzuetarako eskubide unibertsala bermatuta.

Foru lege hori garatzeko, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua eman zen, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. Zorro horretan sistemaren prestazioak eta mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko prestazio eta zerbitzuen arteko bateragarritasun araubidea biltzen dira. Prestazioen artean mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak daude, prestazio bermatu gisa.

Foru dekretu horrek aldaketa nabarmenak izan ditu, honako arau hauek indarra hartu ondoren: urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretua; 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legea; eta Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Dekretua.

Horietako lehenak, urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuak, defizitaren helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituenak, ezartzen du ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan onetsi zen gizarte zerbitzu orokorren zorroko prestazioak bateraezinak direla beren artean mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloan, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren foru aginduen bitartez erabakitzen ahalko dela prestazio horietako batzuen arteko bateragarritasuna.

Bestalde, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 19/2011 Foru Legearen bigarren xedapen gehigarrian mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoen gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak ezartzen dira, 2012ko ekitaldirako. Bertan adierazten da kasu bakoitzean dagokion laguntza ekonomikoaren zenbatekoa onuradunaren mendekotasun gradu eta mailaren eta gaitasun ekonomikoaren arabera ezarriko dela, aipatutako mugen barruan, gizarte politikaren arloan eskumena duen kontseilariak emandako foru agindu batean ezarritako moduan.

Xedapen berean adierazten da laguntza ekonomikoaren onuradunak beste edozein laguntza bateragarri ere jasotzen badu -larrialdietarako telefono zerbitzua salbu-, hura jasoko duela, betiere mendekotasun gradu eta maila bakoitzerako xedapen gehigarri horretan ezarri den gutxieneko zenbatekoan.

Lege arau horietan ezarritakoa betetzeko, bi foru agindu eman ziren: 103/2011 Foru Agindua, urriaren 21ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloan; eta 247/2011 Foru Agindua, abenduaren 23koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak deklaratu zuen bi foru agindu horiek ez zirela zuzenbidearen araberakoak, haien tramitazioan legeetan ezarritako prozedurari ez baitzitzaion jarraitu. Horregatik, segurtasun juridiko handiena segurtatzeko, beharrezkoa da bi gai horiek lehenbailehen arautzea. Haien edukia ikusita, eta eragimenaren eta gardentasunaren printzipioekin bat, bidezkotzat jotzen da biak foru agindu bakarrean arautzea.

Foru aginduak hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen du mendekotasunaren arloan, mendekotasun egoeran daudenek laguntza egokia jaso dezaten, bakoitzaren egoera pertsonalaren arabera, Defizitaren helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituen urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuan ezarritakoa errespetatuz, baita Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 25 bis artikuluan xedatutakoa ere (artikulu berria, "Prestazioen bateraezintasun araubidea" izenekoa, Aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren bidez ezarria).

Halaber, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko laguntza ekonomikoen araubidea ezartzen da, uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuan ezarritako egitura berria kontuan hartuta. Egitura horretan, gradu bakoitzaren mendekotasun mailak desagertzen dira eta bakarrik graduak gelditzen dira mendekotasuna sailkatzeko.

Arau honi buruzko kontsulta egin zaie Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluari, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Nafarroako Kontseiluari eta Nafarroako Adinekoen Kontseiluari.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan bermatzen diren prestazio eta zerbitzuen bateragarritasun araubidea ezartzea, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren gaian, eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei familia ingurunean sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzea.

    2. artikulua. Aplikazio eremua.

      Foru agindu hau aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitatean indarreko araudian arautzen diren prestazio eta zerbitzuen onuradun izateko araudi horretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonei.

  2. KAPITULUA

    Mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko prestazioen bateragarritasuna

    1. artikulua. Bateragarritasun araubidea.

    2. -Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko Legearen 25 bis artikuluan bateragarri gisa ezartzen diren zerbitzu eta prestazioez gain, beren artean bateragarriak dira Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan bermatzen diren honako prestazio hauek, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloan:

      1. Larrialdiko telefono zerbitzua bateragarria da mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloan bermatzen diren prestazio guztiekin, egoitzako prestazio iraunkorrak izan ezik.

      2. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak, udalek ematen duten etxeko laguntza zerbitzuarekin.

      3. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak, laguntza goiztiarra zerbitzuarekin edo osasun sistema publikoak emandako errehabilitazio zerbitzu parekatuarekin.

      4. Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak, eguneko zentroa eta eguneko egonaldia zerbitzuekin (18 urtera bitarte).

      5. Laguntzarekiko garraio egokitua zerbitzua, larrialdiko telefono zerbitzuaz gain, eguneko egonaldia, eguneko zentroa eta gaueko zentroa zerbitzuekin, zein dela ere modalitatea.

    3. -Halaber, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak honako hauekin dira bateragarriak:

      1. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batera joatea.

        Foru agindu honen ondorioetarako, Haur Hezkuntzan sartzen dira 0-3 urteko zikloa eta 3-6 urtekoa.

      2. Lanerako ikastegi batera joatea.

    4. -Laguntza ekonomikoa beste prestazio batekin bateragarria denean, larrialdiko telefono zerbitzua salbu, laguntza horren zenbatekoa 13.4 artikuluan adierazitakoa izanen da.

  3. KAPITULUA

    Mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko laguntza ekonomikoak

    1. artikulua. Laguntzaren onuradunak.

      Mendekotasuna duten pertsonek familia ingurunean zaintzaileak izateko prestazio ekonomikoa jasotzen ahalko dute, betiere hurrengo artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte, bizikidetza eta etxebizitzaren bizigarritasunaren baldintza egokiak badaude eta banakako arreta programan ezarrita badago.

    2. artikulua. Laguntzak hartzeko baldintzak.

    3. -2012rako Nafarroako Aurrekontu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR