103/2011 FORU AGINDUA, urriaren 21ekoa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena mendekotasunaren arretarako arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren prestazioak eta arreta zerbitzuen katalogoa arautzen ditu.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen, hau da, gizarte zerbitzuen sistema publikoak dituen prestazioak, mendekotasunaren arretari dagozkionak, besteak beste.

Bestetik, urriaren 6ko 1/2011 Foru Lege-Dekretuak, defizitaren helburua betetzeko hainbat neurri onesten dituenak, 7.2 artikuluan ezartzen du ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan onetsi zen gizarte zerbitzu orokorren zorroko prestazioak bateraezinak direla beren artean mendekotasunaren arretarako arloan, eta Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren foru aginduen bitartez erabakitzen ahalko dela prestazio horien arteko bateragarritasuna.

Mendekotasun egoeran edo hala egoteko arriskuan dagoen jendeari arreta egokia emateko prestazio eta zerbitzuen arteko osagarritasuna dela bide, egokia da prestazio horietako batzuen arteko bateragarritasuna ezartzea.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Mendekotasunaren arretarako arloan gizarte zerbitzuen zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak bermatzen dituen prestazio eta zerbitzuen bateragarritasun araubidea ezartzea du helburu foru agindu honek.

  2. artikulua. Bateragarritasunaren araubidea.

    Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroak mendekotasunaren arretarako arloan bermatzen dituen prestazio hauek bateragarriak dira...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR