2551/2011 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen dituen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako etapetan beren eginkizunak betetzen dituzten Maisu-maistren kidegoaren irakaskuntzako espezialitateak ezarri ziren (270. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 9koa).

Aipatu errege dekretuaren 4. artikuluak, espezialitateak eskuratzeari buruzkoak, honako hau ezartzen du:

1. Maisu-maistren kidegoko funtzionarioek dagokien espezialitatea eskuratuko dute otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak Maisu-maistren kidegoan sartzeko arautzen duen hautapen prozedura gainditu ondoren.

2. Maisu-maistren kidegoko funtzionarioek beste espezialitate batzuk eskuratzen ahalko dituzte bide hauek baliatuta:

a) Espezialitate berriak eskuratzeko prozesua, 276/2007 Errege Dekretuaren 52. artikuluan eta hurrengoetan arautua, gaindituta.

b) Eranskinean ageri diren titulazio edo baldintzak izanda.

c) Lehen Hezkuntzako espezialitateko arloetan hiru urtez arituta, errege dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, eta bere ordutegiko %30ean baino gehiagoan, 3. artikuluko 3. eta 5. idatz-zatietan deskribatutako kasuetan, Lehen Hezkuntzako espezialitatea eskuratuko da.

Bestetik, bigarren xedapen iragankorrak epe berezi bat ezartzen du espezialitateak onartzeko:

"1. Irakaskuntzako kidegoetako funtzionarioen arteko Estatu mailako lekualdatze lehiaketa arautzen duen urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak indarra hartzean, errege dekretu honetan araututako espezialitateetako batean gaitzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek 3 hilabeteko epea izanen dute, errege dekretu honek indarra hartzen duenetik, espezialitate hori onartua izan dakiela eskatzeko.

  1. Epe berezi horretan, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak indarra hartu aurreko araudiari jarraituz onartuko da espezialitatea, hau da, Eskolaurreko, OHOko eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoetako lanpostuak arautu zituen uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuari eta OHOko musika hezkuntzako lanpostua sortu eta lanpostu horiek betetzeari begira gaikuntza onartzeko prozedura ezarri zuen 1990eko apirilaren 19ko Ministerio Aginduari jarraituz.

  2. Orobat, gaikuntzarako homologatutako espezializazio ikastaroak, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak indarra hartu aurretik hasitakoak, gainditzen dituzten funtzionarioek delako espezialitatea onar dakiela eskatzen ahalko dute ikastaroak bukatutakoan."

    Adierazitakoaren ondorioz, bidezko da prozedura zehaztea, Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskura ditzaten azaroaren 4ko 1594/2011 Errege Dekretuaren 4.2.b) artikuluan eta bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraituz.

    Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez utzitako eskundantzien ondorioz, honako hauek erabaki ditu:

  3. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura zehaztea.

  4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura

    Prozedura honako oinarri hauek gidatuko dute:

    OINARRIAK

    Lehena.-Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

    Espezialitate berriak eskatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

    -Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario izatea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR