Hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala behin betikoz onetsirik

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Aguilar Kodeskoko Udalak Hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko irailaren 9an egin osoko bilkuran. 30 egunean jendaurrean egon ondoan, ez da inoren alegaziorik jaso. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da.

HILERRIKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

  1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

    Zergagaia

  2. art. Hilerriko berariazko zerbitzuak ematea, horra zergagaia.

    Subjektu pasiboa

  3. art. Zerbitzua eskatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, horra subjektu pasiboa ondorio guztietarako.

    Zerga-oinarria

  4. art. Zergagaia zein den, halakoxea izanen da zerga oinarria,eta zergagaiak ordenantza honen ondorioetarako honako hauek izanen dira:

    _Hobiratzea.

    _Hobitik ateratzea.

    Tarifen aplikazioa

  5. art. Udalak, eskaeren ordenari jarraituz, hilobien kontzesioa emanen du, interesatuek halaxe eskatzen badute.

  6. art. Hilobiak segur, xahu eta apain atxikitzea titularren betebeharra da. .

    Kontserbazio egoera behar bezalakoa ez bada, Alkatetzak errekerimendu eginen die interesatuei, 30 eguneko epean egin behar diren obrei ekin diezaieten. Hala egiten ez badute, ehorzketak egiten ez uzteko arrazoi aski izanen da.

  7. art. Zerbitzuei dagozkien tasak zerbitzuak eman baino lehen ordaindu behar dira, premia larriko kasuetan edo udal bulegoek jaieguna dutenetan izan ezik. Horrelakoetan langileak oharra jasoko du eta horren berri emanen die udal bulegoei, behar den...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR