32/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Programa eta Finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen garapen berri bat eratzearen esparruan, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea eman zen. Lege horrek unibertsaltasunaren printzipioa jasotzen du, gizarte zerbitzuak pertsonen eskubide subjektibo gisa hartuz, baita berdintasunaren printzipioa ere, hau da, pertsona guztiei prestazio homogeneoen gutxieneko maila bermatzea Nafarroako Foru Komunitate osoan, herri batean edo bestean bizi.

Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legeak 19. artikuluan arautzen du esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroa. Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen zorro hori; besteak beste, toki entitateen erantzukizun izanik, Foru Komunitatearen lurralde osoan gutxienez bermatu beharreko prestazioak biltzen ditu, hau da, eskubide subjektibo gisa eskatzen ahal direnak prestazio bermatuak diren kasuan.

Foru lege horren 29. artikuluaren arabera, oinarrizko gizarte zerbitzuak gizarte zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko unitatea dira, eta toki entitateei dagokie haien titular izatea. Oinarrizko gizarte zerbitzuen jarduera foru legearen 31. artikuluan jasotako lau programak ezarriz bideratuko da, eta programa horien kostuaren %50a bederen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak finantzatuko du; bestetik, programen nahitaezko edukia bat etorriko da, gutxienez ere, esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroak xedatutakoarekin. Programen parte diren prestazioak, haien kostua zehazteko modua eta oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketarako irizpideak erregelamenduaren arabera ezarri beharko dira.

Beraz, erregelamendu bidezko arau bat da eta, alde batetik, oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko lau programek osatzen dituzten prestazioak zehazten ditu, nahitaez ezarri beharrekoak baitira foru dekretuak agintzen dituen baldintzetan; bestetik, haien finantzaketa erabakitzeko irizpideak zehazten ditu.

Alde horretatik, bi baldintzatan oinarritzen den finantzaketa sistema ezarri da: alde batetik, toki entitateak behartuta daude gutxieneko lantalde bat izatera, tarte finko gisa finantzatuko dena, lau programak populazioaren estratuen arabera ezarri ahal izateko eta, bestetik, indar desberdinez eragiten duten inguruabarrak ematen dira oinarrizko gizarte zerbitzu bakoitzean eta prestazio batzuetan baliabide gehiago aplikatzera behartzen dute, esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroak herritarren eskubide subjektibo gisa ezarritako mugetara iristeko. Inguruabar horiek aintzat hartuta, modulu ekonomiko baten arabera kalkulatzen den tarte aldakor bat ezarri da, oinarrizko eskualde bakoitzaren finantzaketa berariaz igotzen duena, ezarritako adierazleak kontuan izanda.

Horrenbestez, Gizarte Politiketako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 22an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    2. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programen edukia garatzea eta haien kostua zehaztea ditu xede foru dekretu honek, esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroak Nafarroako Foru Komunitatean bermatzen dituen prestazioak kontuan izanda.

    3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak programa horiek finantzatuko ditu Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legean, foru dekretu honetan eta aurrekontuko diru-izendapenen esparruan aurreikusitako moduan.

    4. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru dekretu honen aplikazio eremuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoa hartzen du; hortaz, nahitaez bete behar dira oinarrizko gizarte zerbitzuen programen prestazio guztiak, arauan berean aurreikusitako salbuespen bakarrekin.

  2. KAPITULUA

    Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak

    1. artikulua. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak.

    2. Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraituz, oinarrizko gizarte zerbitzuak lau programaren bitartez bideratuko dira:

      1. Harrera eta orientabide sozialerako programa.

      2. Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programa.

      3. Oinarrizko laguntzako gizarteratze programa.

      4. Oinarrizko laguntzako haur eta familientzako arreta programa.

    3. Foru dekretu honek programa horien gutxieneko edukia jasotzen du, eta nahitaez ezarri behar dira Nafarroako Foru Komunitate guztian, non ez diren bideraezintzat jotzen.

    4. a) eta b) ataletako programak bideragarritzat jotzen dira oinarrizko eskualde guztietan; aldiz, c) eta d) ataletakoak 5.000 biztanleko edo gehiagoko oinarrizko eskualdeetan. Horrenbestez, 5.000 biztanleko edo gehiagoko eskualdeetan nahitaez ezarri beharko dira lau programak.

    5. 5.000 biztanletik beheragoko oinarrizko eskualdeetan nahitaez ezarri beharko dira a) eta b) ataletako programak; gainera, haien xedeko premien eragin berezia kontuan hartuta:

      1. Oinarrizko laguntzako gizarteratze programa, oinarrizko eskualdeko populazioaren milako bosta gizarteratze prestazio baten onuradun izan bada aurreko hiru urteetako bakoitzean.

      2. Oinarrizko laguntzako haur eta familientzako arreta programa, oinarrizko eskualdeko populazioaren ehuneko hamabosta edo gehiago 18 urtez azpikoa bada, edo aurreko hiru urteetako bakoitzean arreta jaso duten haurren kopurua gutxienez ere 15ekoa izan bada.

      Aurrekoak ez du galarazten lau programak ezartzera behartuta ez dauden oinarrizko eskualdeek aukera izatea beren kargura ezartzeko, hala erabakiz gero.

    6. artikulua. Harrera eta orientabide sozialerako programaren edukia.

    7. Harrera eta orientabide sozialerako programak, populazio guztiari zuzendua baitago, herritarren eskaerak hartzea eta haien arazo sozialei lehen erantzuna ematea, babes sozialeko sistemetan sartzen laguntzea eta oinarrizko gizarte zerbitzuaren gainerako programetan sarrera ematea ditu xede. Esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroan ezarritakoaren arabera eskaintzen diren prestazio teknikoak honako hauek dira:

      1. Harrera: hasierako harremanaren prozesua profesionalaren eta erabiltzearen artean, non planteatutako premiaren lehen balorazio soziala egiten baita, lehen erantzuna ematen baitzaio eskaerari eta erreferentziako harremana sortzen baita profesionalaren eta erabiltzailearen artean, aukera ematen duena esku-hartze iraunkorra ezartzeko eta agerian ez dauden beste premia batzuk azaltzeko.

      2. Orientazio soziala eta aholkularitza: esku-hartze prozesua da, arreta jasotzen duenari entzuna izatea, denbora eta laguntza eskaintzen dizkiona bere eskaera berrikusi eta aztertu ahal izateko bere premien arloan; orobat, lankidetza, erabakiak hartzeko prozesuan, eta lagun egiten dio prozesu hori ebazten.

      3. Balorazio soziala: esku-hartze prozesua da, erabiltzaileek egindako eskaerari lotutako premia-egoera identifikatu gogo duena, zuzenean edo zeharka.

      4. Diagnostiko soziala edo/eta gizarte eta hezkuntza arlokoa: prozesu horretan irizpen profesional bat ematen da informazio egokia sistematizatuz; horrela, premien izaera eta tamaina eta haien hierarkia zehazten dira, lan hipotesia ezartzen da, pronostikoa edo baloratutako egoerak izan dezakeen bilakaera eta epai tekniko bat egiten dira.

      5. Oinarrizko gizarte zerbitzuaren oinarrizko laguntzako beste programa batzuetara bideratzea: balorazio sozialak erabakitzen duenean erabiltzaileek zenbait egoeratan osasun laguntzako gainerako programen prestazioen onura izan dezaketela, haietara bideratuko dira, informazio egokia emanen zaie haiei buruz eta haien aplikaziotik atera daitezkeen espektatiba eta konpromisoak landuko dira.

      6. Beste zerbitzu espezializatu batzuetara bideratzea, gizarte zerbitzuen sistemarenak berarenak edo gizarte babeseko beste sistema batzuenak izan: balorazio sozialak erabakitzen duenean pertsonaren edo familiaren premiek esku-hartze tekniko espezializatua, sektore batekoa, behar dutela, haietara bideratuko ditu kasu bakoitzerako ezarritako protokoloari jarraituz eta, aldi berean, txosten sozial bat eginen da, deribazio horren arrazoiak azalduko dituena.

      7. Egindako esku-hartzeen jarraipena, heldutako egoeraren bilakaera ezagutzeko eta arreta eskatzen duten premia-egoera berriak atzemateko. Beste programa batzuetara bideratu gabeko erabiltzaileekin ez ezik, esku-hartzea bukatu duten beste programa batzuetara bideratutako kasuekin ere eginen da jarraipena.

      8. Prestazioen tramitazioa, gizarte zerbitzuen sistemako prestazio ekonomiko eta teknikoak eskuratzea bermatzeko eta gizarte babeseko beste sistema batzuetako prestazioak eskuratzen laguntzeko, prestazioetarako eskaerak kudeatuz eta behar den dokumentazioaren bitartez eta txosten soziala eginez, horren beharra duten prestazioetarako.

      9. Komunitatearen premiak, arrisku egoerak eta zailtasun soziala ezagutzea komunitateko talde, entitate eta elkarteekiko harremanaren bidez eta premia horien eta zerbitzuak eman ditzakeen erantzunen berri ematea komunitateari eta erakundeei.

      10. Jarrera sozial positiboak sustatzeko eta jendeak eta taldeek dituzten arazoekin komunitatea sentsibilizatzeko jarduketak egitea.

      11. Gizartearen parte-hartzea sustatzea, komunitatean gizarte laguntzako moduak bultzatuz, komunitateko taldeekin lan egiteko proposamenak eginez eta gizarte ekimeneko entitateak edo/eta entitate publikoak biltzen dituzten ekintza komunitarioak bultzatuz edo/eta haietan parte hartuz.

    8. artikulua. Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia.

    9. Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programak funtsezko helburu ditu norberaren autonomia sustatzea, mendekotasun egoerak aurreikustea eta beren ohiko bizimoduan berez baliatzeko zailtasunak dituzten eta mendekotasuna duten edo horren arriskuan dauden pertsonen premiei arreta ematea; orobat, etxean ez gelditzeko alternatibak eskuratzen laguntzea, beharrezkoa bada. Esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroan ezarritakoaren arabera eskaintzen diren prestazio teknikoak honako hauek dira:

      1. Harrera: hasierako harremanaren prozesua profesionalaren eta erabiltzearen artean, non planteatutako premiaren lehen balorazio soziala egiten baita, lehen erantzuna ematen baitzaio eskaerari eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR