135/2011 FORU DEKRETUA, abuztuaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

PROPOSAMENA

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Foru Dekretu hori 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.

Era berean, uztailaren 18ko 82/2011 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2011ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura, estutuetan jasotakoa, aldatzea du xede foru dekretu honek, gaur egungo beharrei egokitzeko, geroan plantea litezkeen beharrezko aldaketak baztertu gabe.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuetako aldaketak.

Honela aldatzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretua:

Bat.-14. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letra kendu da.

Bi.-i) eta j) letrak erantsi zaizkio 14. artikuluko lehen idatz-zatiari. Hona haien testua:

"i) Eriaren Arretarako Zuzendaritza.

  1. Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza.".

    Hiru.-15. artikuluko 2. idatz-zatiak idazketa hau izanen du:

    2. Zuzendari kudeatzailearen ordez, kanpoan edo eri dagoela edo kargua hutsik dagoenean, erakunde autonomoko organo hauetako titularrak ariko dira, ondotik aipatzen den lehentasun ordenari jarraituz:

    a) Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    b) Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    c) Laguntza Espezializatuko Zuzendaritza.

    d) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza.

    e) Adimen Osasunerako Zuzendaritza.

    f) Eriaren Arretarako Zuzendaritza.

    g) Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza

    Lau.-g) eta h) letrak erantsi zaizkio 16. artikuluko 2. idatz-zatiari. Hona haien testua:

    "g) Adimen Osasunerako Zuzendaritza.

  2. Eriaren Arretarako Zuzendaritza.".

    Bost.-17. artikulua aldatu da, eta honela geldituko da:

    "17. artikulua. Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza.

    1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailearen menpe, Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetza dago.

    2. Ondotik aipatzen diren eginkizun eta eskudantziak dagozkio Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzari, hau da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren klinika, osasun laguntza, administrazio edo beste edozein eratako esparruetan diharduten antolaketa, informazio, teknologia informatiko eta komunikazioetako sistemen multzoa:

  3. Lehentasun orokorrak ezartzea eta eremuen berariazko jarduketak koordinatzea.

  4. Antolaketa administratiborako, modernizaziorako, informazio sistemetarako eta informazioaren eta komunikazioen teknologiarako plan eta proiektuak bultzatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eremuen berariazko lehentasunak koordinatuta.

  5. Proiektuen, horniduren, zentro eta erabiltzaileendako zerbitzu mailaren eta Nafarroako Gobernuko beste arlo batzuek edo/eta kanpoko enpresek hornitutako zerbitzuaren plangintza, jarraipena, kontrola eta ebaluazio orokorra egitea.

  6. Erabiltzaileentzako euskarri funtzionalaren sarea koordinatzea.

  7. Prozesuen normalizazioa eta homogeneizazioa, informazio sistemen estandarizazioa eta hartutako neurrien antolaketa eraginaren analisia bultzatzea.

  8. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritza organoei aholkua eta laguntza ematea.

  9. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak berariaz agindutako proiektuak zuzendu edo koordinatzea.

    Sei.-17.bis artikulua gehitu da; honelaxe dio:

    "17. bis artikulua. Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzaren egitura.

    Antolaketaren eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

  10. Antolaketa Zerbitzua.

  11. Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua.

  12. Osasuneko Informazioaren Segurtasunerako Zerbitzua.".

    Zazpi.-17.ter artikulua gehitu da; honelaxe dio:

    17. ter artikulua. Antolaketa Zerbitzuaren eginkizunak.

    Antolaketa Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

    a) Antolaketa administratiborako, modernizaziorako eta berrikuntzarako plan eta proiektuak bultzatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eremuetako lehentasunak koordinatuta.

    b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko prozesu eta prozedurak normalizatu, sinplifikatu eta ezartzea.

    c) Prozesuak normalizatu eta sinplifikatzearen eta informazio sistemak ezarri eta estandarizatzearen ondoriozko antolaketaren eragina aztertzea.

    d) Egitura organikoaren, eginkizunen eta eskumenen arloko antolaketa proposamenak ebaluatu eta prestatzea eta Nafarroako osasun sistemaren iraunkortasunera bideratutako neurriak ezartzea.

    e) Antolaketaren eta Informazio Sistemen zuzendariordeak espresuki agintzen dizkion gainerakoak.

    Zazpi.-17. quater artikulua gehitu da; honelaxe dio:

    "17 quater artikulua. Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuaren eginkizunak.

    Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

  13. Osasuneko informazio sistemak eta kudeaketa laguntzekoak garatzea.

  14. Ekipoen bateragarritasuna eta aplikazio informatikoen komunikagarritasuna bermatzea.

  15. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sistema informatikoak garatzea eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zentroetan tratamendu informatiko berriak ezar daitezen bultzatzea.

  16. Zerbitzuetan sartu eta haiek erabiltzeko informazio sistemen mantentze-lana.

  17. Antolaketaren eta Informazio Sistemen zuzendariordeak espresuki agintzen dizkion gainerakoak.

    Zortzi.-17 quinquies artikulua gehitu da; honelaxe dio:

    "17 quinquies artikula. Osasuneko Informazioaren Segurtasunerako Zerbitzuaren eginkizunak.

    Osasuneko Informazioaren Segurtasunerako Zerbitzuak eginkizun hauek beteko ditu:

  18. Informazio segurtasunaren arloko politika eta jarraibideak proposatu, prestatu, eguneratu eta kontrolatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR