10/2012 FORU AGINDUA, urtarrilaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztua 2012. urterako garatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluak eta haren Erregelamenduaren 32. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute enpresa txiki eta ertainek eta profesionalek dituzten etekinak zehazteko zenbatespen objektiboaren araubidea.

Bestalde, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute eta Zergari buruzko Erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horiek aurreikusten dute zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko ditu eta aplikatzekoak diren ikur, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko.

Foru agindu honen egitura otsailaren 8ko 13/2011 Foru Aginduarena bezalatsukoa da. Haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu ziren 2011. urterako.

2012rako ezarri diren indize eta moduluak ez dira batere handitu iazkoen aldean.

Jarduera osagarrien kontzeptua mugatzen da, kantitatearen irizpidea kontuan hartuta; izan ere, jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

"Bestelako jarduerak" izeneko II. eranskinean modulu berri bat erantsi da apustuetako makina osagarrientzat jarduera ekonomikoen gaineko zergako epigrafe jakin batzuetan: 671.4, bi sardexkako jatetxeak; 671.5, sardexka bateko jatetxeak; 672.1, 2 eta 3, kafetegiak; eta 673, kafetegi eta tabernetako zerbitzuak. Epigrafe horietarako beretarako moduluak murriztu egin dira, bai pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, bai balio erantsiaren gaineko zergan, A eta B motako makinentzat, haien etekin errealera hobekiago egokitzearren.

"Definizio komunak" izeneko II.III eranskinean berean, 2. idatz-zatian, ezarri da %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten soldata gabekoei %75 egotziko zaiela.

Sei xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen 2012. urtean "soldatako langileak" moduluan, 2011ko moduluarekin alderatuta, igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

Bigarrenean xedatu da jarduera 2012an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten dutenek %60ko murrizketa izanen dutela etekin hori jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murrizketa izanen da bi zergaldietan, baldin eta %30eko minusbaliotasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

Hirugarrenak 0,173ko indizea aplikatzen du 2012an, tomatea, brokolia, mertxika eta zainzuria industriarako ekoizten duten nekazaritzako jarduerentzat, etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten badute.

Laugarrenean, %5eko murrizketa jasotzen da 2011. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, otsailaren 8ko 13/2011 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

Bosgarren xedapenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2011. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

Azkenik, seigarrenean, errepideko salgai garraioaren jarduerari aplikatzen zaizkion zenbait ikur, indize edo modulu kendu dira 2011rako.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sartutako jarduerak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

J.E.Z. JARDUERA EKONOMIKOA
O atala Norberaren kontuko abeltzaintza.
- Aziendak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.
- Nekazariek edo abeltzainek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.
- Oihangintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude.
- Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
- Apartzeria araubideko oihangintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.
- Produktu naturalak eta landare edo animalietatik heldu direnak eraldatu, elaboratu edo manufakturatzeko prozesuak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean inskribatzea eskatzen badute eta produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrek eginak badira.
642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko gaiak prestatzea.
642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulatutako txikizkako saltzaileak.
644.1 Ogiaren, pastelen, gozogintzako gaien eta antzekoen, esnearen eta esnekien txikizkako merkataritza.
644.2 Ogi, ogi berezi eta opilen saltokiak.
644.3 Pastel, opil eta gozokigintzako gaien txikizkako merkataritza.
644.6 Ore frijituen, estalkiak edo betegarriak izan ala ez, patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza.
647.1, 2 eta 3652.2 eta 3eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulatutako txikizkako merkatariak loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik.
653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulatutako txikizkako merkatariek egina.
653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gai eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza
654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
654.5 Edonolako makinen txikizkako merkataritza (etxetresnak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak izan ezik).
654.6 Mota guztietako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda edo bandajeen eta aire ganberen txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik.
659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inpresionatutako bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handipenak dagokionari entregatzeagatik.
659.4 659.4 epigrafean matrikulatutako txikizkako saltzaileak, garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik.
663.1 Merkataritzako establezimendu iraunkorretik kanpo egindako txikizkako merkataritza, ore frijituen (estalkiak edo betegarriak izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, goxokien, txokolatekien eta edari freskagarrien merkataritzan bakarrik aritzen direlarik eta instalazioan edo ibilgailuan berean txurrogintzako gaiak, patata frijituak eta gaztainak prestatzeko ahalmena dutelarik.
671.4 Bi sardexkako jatetxeak.
671.5 Sardexka bateko jatetxeak.
672.1, 2 eta 3 Kafetegiak.
673 Kafetegi eta ostatuetako zerbitzuak.
675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokatutako kiosko, kutxa, txozna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak.
676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak.
681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua.
682 Hostal eta pentsioetako ostatu zerbitzua.
683 Landetxeetako ostatu zerbitzua.
691.1 Etxetresna elektrikoen konponketa.
691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa.
691.9 Oinetakoen konponketa.
691.9 B.l.s.g.ko beste kontsumogai batzuk konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik).
692 Industrietako makinen konponketa.
699 B.l.s.g.ko beste konponketa batzuk
721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiariak errepidez garraiatzea.
721.2 Autotaxi bidezko garraioa.
722 Salgaiak errepidez garraiatzea.
751.5 Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea.
757 Etxe-aldairetako zerbitzuak.
849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean.
933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea.
967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak.
971.1 Egindako arropak eta etxerako jantzi eta gai erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, garbitu eta lisatzea.
972.1 Emakume eta gizonentzako ile-apaindegi zerbitzuak.
972.2 Edergintzako areto eta institutuak eta estetikako kabineteak.
973.3 Dokumentuak fotokopiagailuekin kopiatzeko zerbitzuak.
2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

Halaber, jarduera bakoitzean sartutakotzat hartuko dira espresuki foru agindu honen I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira. Jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua, ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

3. Garraio publikorako txartelen merkaturatze zerbitzua emateak ez du ekarriko subjektu pasiboak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR