8/2013 FORU LEGEA, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen baitzaie Nafarroan bizi diren pertsonei.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ NAFARROAKO OSASUN-SISTEMA PUBLIKOAN DOAKO OSASUN LAGUNTZA JASOTZEKO ESKUBIDEA AITORTZEN BAITZAIE NAFARROAN BIZI DIREN PERTSONEI.

Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeak 4. artikuluan ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren pertsonen eskubideak. 11. artikuluan ezartzen duenez, “osasun-laguntza publikoak, estaldura unibertsalekoak, Nafarroako Foru Komunitateko udaletan bizi diren pertsona guztiak hartzen ditu. Halaber, Nafarroako udaletan bizi diren etorkinak ere hartzen ditu, zein den ere haien lege nahiz administrazio egoera”. Osasun-laguntza publiko eta unibertsal hori orobat ziurtatzen zaie adingabeei eta haurdun dauden emakumeei.

Foru lege horrek indargabetu egin zituen Nafarroako Foru Komunitatean onetsitako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak; besteak beste, eta Nafarroako herrietan bizi diren pertsonei dagokienez, azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretua, zeinaren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatean osasun-laguntza publikoa ororenganatzeko araubideko prestazioak eskuratzeko prozedura eta baldintzak.

Geroago, Osasun Sistema Nazionalaren iraungarritasuna ziurtatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presako neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege-dekretua onetsi da. Estatuko xedapen horrek “aseguratu” eta “onuradun” kontzeptuak ezartzen ditu, Espainian Osasun Sistema Nazionalaren bidez eta funts publikoen kargura osasun-laguntza jasotzeko irizpide subjektibo gisa; halatan, aseguratu edo onuradun izaera aitortu gabe dutenek hitzarmen berezi bat sinatzetik heldu den kuota edo kontraprestazio bat ordaindu behar dute, osasun-laguntza publikoaren prestazioa lortu ahal izateko.

Errege lege-dekretu horri men eginez, baina azaroaren 8ko 17/2010 Foru Legeko 4. eta 11. artikulu indardunetan xedatutakoa aintzat hartu gabe, Nafarroako Gobernuak urriaren 31ko 117/2012 Foru Dekretua onetsi du, aldatze aldera azaroaren 18ko 640/1996 Foru Dekretua, zeinaren bidez ezarri baitziren Nafarroako Foru Komunitatean osasun-laguntza publikoa ororenganatzeko araubideko prestazioak eskuratzeko prozedura eta baldintzak.

Foru dekretu berriarekin eta bertan jasotako aurreikuspenekin segurtasun gabezia juridikoa sortzen da, eta pertsona askori eragiten dio egoera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR