24/2013 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Sustapeneko kontseilariak emana, 'NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga' izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Proiektuak NA-128 errepidea Zarrakaztelutik Zaragozako probintziako mugaraino zabaldu eta hobetzeko behar diren obrak garatzen ditu. Errepidearen hobetu beharreko tarteak 8,5 km-ko luzera du eta hasiera Zarrakazteluko irteeran dagoen biribilgunean du.

Errepide tarte horren galtzadak gaur egun 6 metro baino gutxiagoko zabalera du; horrez gain, zoruaren baldintzak txarrak dira eta ikuspen murriztuko malda-gainalde batzuk daude. Proiektuan inguruabar horiek zuzentzeko neurri batzuk daude: errepidea zabaltzea, bihurguneen erradioak handitzea, zorua hobetzea eta errepidearen malda aldatzea.

Errepidea zein aldetik handituko den erabakitzeko, kontuan hartu da, bereziki, ureztatzeko ubideen eta erretenen kokapena, haiek ahalik eta gutxien ukitzeko. Handitutako sekzioak honako hauek ditu: 3,50 metroko bi errei, 0,50 metroko bazterbideak eta seinaleak eta segurtasun-hesiak kokatzeko bermak. Sekzio hau eta Zaragozako probintzian dagoena berdinak dira.

Errepideak erreka-zulo batzuk zeharkatzen ditu. Horietako garrantzitsuena Arras-Aragón izenekoa da. Errepidearen sekzioa ibilgu horien gaineko tartean handitzeko, dauden egiturak aprobetxatuko dira, habe prefabrikatutako oholen bidez handituz. Irtenbide hori hoberena dela uste da, obrek ibilgailuen zirkulazioa ahalik eta gutxien oztopatzeko.

Errepidea zabaltzeak errepidea zeharkatzen duten ureztapen-obra asko ukitzen ditu, eta horregatik proiektatu da sifoi batzuk handitu eta eraikitzea.

Nekazaritzako bide eta lurzatietarako sarbide batzuk ateratzen dira errepidetik. Bide garrantzitsuena da Errege Bardeetarako sarbidea. Proiektuari esker bidearen ikuspena handituko da eta abiadura moteltzeko gune bat sortuko da, eta modu horretan tartearen arrisku-puntu bat kenduko da.

Bide-segurtasuna hobetzen duen beste bidegurutze bat da Erronkariarren Errege Altxonbidearena. Abelbide hori oso garrantzitsua da, Erronkari eta Zaraitzu ibarretatik Errege Bardeetara mugitzen den azienda pasa dadin erabiltzen baita.

39,3 kilometro-puntuan Figarolgo bidegurutzea dago, "T" forma duena. Puntu horretan "T" formako bidegurutze bat diseinatu da, itxaroteko erdiko erreia Zarrakaztelu-Figarol norabidean duena eta abiadura bizkortzeko erreia Figarol-Sádaba norabidean. Abiadura moteltzeko errei bat eginen da Sádaba-Figarol norabidean. Tipologia horrek berme handienak dituela uste da, bide-segurtasunaren ikuspegitik.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga" izeneko proiektua behin-behinekoz onestea.

  2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

  3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten oharrak edo alegazioak aurkez ditzakete idatziz, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman. Eranskinean jaso dira. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan eta Zarrakazteluko udaletxean.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

  5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Zarrakazteluko Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki oholean argitara dezan.

Iruñean, 2013ko otsailaren 7an.-Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA"NA-128 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Zarrakaztelu-probintziako muga" izeneko proiektuaUkitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza.
FINKA ZK. JABEA ETA HELBIDEA DESJABETUTAKO AZALERA (m²) KATASTROKO DATUAK
Pol. Lurz. Laborantza mota
ZARRAKAZTELUKO MUGAPEA
CR-1 Portero Salillas, ConcepciónZoco Puyol, San JoséAita Juan Alfaro karrika, 23 (Zarrakaztelu) 149 5 966 Lehorreko alorra
CR-2a Portero Salillas, ConcepciónZoco Puyol, San JoséAita Juan Alfaro karrika, 23 (Zarrakaztelu) 119 5 967A Elkorra
CR-3 Gabari Legarre, CeferinoSan Juan karrika, zk.g. (Zarrakaztelu)Gabari Legarre, AngelLa Plaza karrika, 36 (Zarrakaztelu) 163 5 968 Elkorra
CR-4a Adrian Recalde, María JoseLa Plaza karrika, 35 (Zarrakaztelu) 199 5 1958A Lehorreko alorra
CR-5 Zarrakazteluko Udalaren herrilurrakIglesia plaza, 3 (Zarrakaztelu) 33 5 1957 Larreak
CR-6 Zarrakazteluko Udalaren herrilurrakIglesia plaza, 3 (Zarrakaztelu) 170 5 1947 Larreak
CR-7 Orta Melida, LeonardoSan Juan karrika, 9 (Zarrakaztelu) 664 5 1946 Lehorreko alorra
CR-8 Valencia Barrena, María ConsueloCarretera karrika, 90 (Zarrakaztelu) 1.106 5 1944 Lehorreko alorra
CR-9
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR