2696/2010 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, 'El Valle I+D' (1. fasea) eta 'Valdenavarro' parke eoliko esperimentalei administrazio baimena ematen diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2010eko urriaren 25ean, Gamesa Energía, S.A.U.k (helbidea: Berrikuntzaren Hiriaren etorbidea, 9-11; Sarriguren) Cortesko udal mugapean "El Valle I+D" (1. fasea, 7 aerosorgailu) eta "Valdenavarro" (3 aerosorgailu) parke eoliko esperimentalak egiteko proiektu teknikoak aurkeztu zituen. Instalatuko diren aerosorgailuak G128 modelokoak dira, 4,5 MW-eko potentzia izendatu unitarioa dute, 128 m-ko diametroko errotorea, eta abatza 120 m-ko altueran; hormigoizko eta altzairuzko dorre aurrefabrikatuak dituzte, kono-enbor itxurako sekzio tubularrekoak.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 28ko 01498/2010 Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen aipatu parkeen alde.

Orobat, Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 8an hartutako Erabakiaren bidez, "Nafarroako G10X" izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala ebatzi zen, Gamesa Energía, S.A.U.k sustaturik.

Ikusita Red Eléctrica de España, S.A.U.k 2010eko azaroaren 23an egindako dokumentua, non Nafarroako El Valle (1. fasea) eta Valdenavarro parke eolikoetarako garraio sarean sartzeko erantzun informatiboaren eguneratzea jasotzen den. Hartan, alde batetik, IUNen identifikazioa zehazten da Nafarroako Gobernuak eta Errioxakoak elkarrekin koordinatuta, eta bestetik, parke eoliko horien eta teknikoki onargarria den konexio ahalmenaren arteko bateragarritasuna.

Parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR