43/2013 FORU DEKRETUA, uztailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

Egun, egiaztatu da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak aldatu behar direla, laguntzaren koordinazio integrala sustatzeko, laguntzaren eredu berriaren ardatza izan dadin, eta egitura organikoa murriztu eta sinplifikatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio osoan azken urteetan egin den bezala.

Ondorio horietarako, alde batetik, zuzendaritza bat eta laguntzaz kanpoko bi zerbitzu kentzea proposatzen da, haien eginkizunak beste unitate batzuek bereganatuko baitituzte, eta, beste aldetik, antolatzeko lana zentralizatzen da Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

Horiek horrela, Osasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretua aldatzea.

Aldaketa hauek egiten dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuan:

Bat.–d) letra eransten da 2. artikuluko 2. idatz-zatian. Hona hemen:

“d) Nafarroako Gobernuari proposatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak aldatu eta onestea.”

Bi.–c) letra eransten da 5. artikuluko 1. idatz-zatian. Hona hemen:

“c) Zuzendaritza Batzordea.”

Hiru.–s) eta t) letrak eransten dira 10. artikuluko 2. idatz-zatian. Hona hemen:

“s) Helburuen araberako kudeaketa ituna diseinatu, arautu, ebaluatu, jarraipena egin, kontrolatu eta haren irizpideak ezartzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzekin.

t) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzen eta departamentuaren arteko elkarlana erraztea.”

Lau.–2. bis atala erantsi da II. kapituluan. Hona hemen:

“2. bis atala. Zuzendaritza Batzordea.”

Bost.–11. bis artikulua erantsi da. Hona hemen:

“11.bis artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

  1. Zuzendaritza Batzordea eratzen da, zuzendari kudeatzaileak eta zuzendariek osatua.

  2. Erakunde Autonomoaren jarduerak koordinatu eta haiei jarraipena egiteko organo gisa eratzen da Zuzendaritza Batzordea, jarduketa integrala eta kohesionatua berma dadin osasun prestazioaren arloan.”

    Sei.–12. artikuluko 5. idatz-zatiko 2. paragrafoa aldatu da. Hona testu berria:

    “Laguntzakoak ez diren zerbitzuak zuzendariordetza bati edo zuzendaritza bati edo kudeatzailetzari atxikita egon daitezke.”

    Zazpi.–19. artikuluko 6. idatz-zatia aldatu da. Hona testu berria:

    “6. Eriaren Arretarako eta Kalitaterako Zuzendaritza.”

    Zortzi.–II. tituluko III. kapitulua kentzen da.

    Bederatzi.–46. artikuluan, m) letra aldatzen da eta n) letra erantsi. Hona hemen:

    “m) Nafarroako Ospitaleguneko, Osasun Mentaleko, Eriaren Arretarako eta Kalitaterako, Reina Sofia ospitaleko eta García Orcoyen ospitaleko zuzendaritzekin koordinatzea, laguntzaren jarraitutasunaren gaineko proiektuak sustatu eta martxan jartzeko.

    n) Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak agintzen dizkion gainerakoak”.

    Hamar.–56. artikulua aldatu da. Hona testu berria:

    “56. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzari sostengua emateko egitura.

  3. Laguntzaren Jarraitutasunerako eta Kalitaterako Zuzendariordetza Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaritzaren sostengurako unitatea da.

  4. Laguntzaren Jarraitutasunerako eta Kalitaterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR