110/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko' eta/edo 'gazteak nekazaritzako ustiategian sartzeko' neurrietako inbertsioen hasieraren berri emateko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan, 2011ko ekitaldian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, Europar Batasunak LGENFen bitartez finantzaturik landa garapenerako ematen duen laguntzari buruzko arau orokorrak ezartzen ditu.

Erregelamendu horren esparruan bideratzen dira nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak nekazaritzako ustiategian sartzeko neurrietarako laguntzak.

Neurri horietarako laguntzak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 18ko 72/2010 Foru Aginduaren bidez arautzen dira. Agindu horren bitartez "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nezakari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezarri dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

Bestalde, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 1eko 520/2010 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz itxi zen otsailaren 18ko 72/2010 Foru Agindu horretan aipatutako laguntzak eskatzeko epea.

Kontroletarako Erregelamendu berri bat argitaratu baita, indarra duen araudia egokitu egin behar baita eta tresna informatikoak Nafarroako 2011rako aurrekontu orokorren egitura berriaren arabera moldatu behar baitira, atzerapena sortu da arau berrien argitalpenean eta, horregatik, bidezkoa da, horiek indarra hartu bitartean, prozedura bat ezartzea onuradunek inbertsio proiektua noiz hasi behar duten eta/edo instalazioa noiz egin behar duten jakinaraz dezaten, horrela data horiek jaso eta ez hastearen aurretiazko akta egin ahal izateko.

Neurri honen xedea onuradunendako edozein eragozpen saihestea da, beren gain hasteko eta/edo inbertitzeko erabakiak hartzerakoan. Hala ere, horren ondorio bakarra proiektuak hasteko eguna finkatzea da, haien ondoriozko gastu guztiak diru-laguntzen xede izan ahal daitezen, arauetan ezartzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

Jarduketa hau aurreikusita dago abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 16. puntuan. Dekretu horren bidez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzaturik Landa Garapeneko Programen esparruan gastuak diruz laguntzeko irizpideak ezartzen dira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-"Nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko" eta/edo "gazteak nekazaritzako ustiategian sartzeko"...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR