1862/2002 FORU AGINDUA, azaroaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2002, 2003 eta 2004. urteetan Aezkoako Batzarrearen auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana presako lehiaketaren bidez kontratatzeko dosierra onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dei egin du 2002, 2003 eta 2004. urteetan Aezkoako Batzarrearen auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana presako lehiaketaren bidez esleitzeko. Aurrekontua 207.349,00 eurokoa da, eta honela ordainduko da: 51.837,30 euro 2002. urterako luzaturiko 2001. urteko aurrekontuen "Mendien antolaketa" izeneko 330100-31200-6092-533500 kontusailaren kargura, 103.674,40 euro 2003. urtean dagokion kontusailaren kargura eta 51.837,30 euro 2004. urtean dagokion kontusailaren kargura.

Lehiaketan parte hartzeko, lehiatzaileek Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan, Alondegi kaleko 1ean, aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALan argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30 baino lehen. Kartazal bakar batean aurkeztuko dituzte. Horretan beste hiru kartazal sartuko dituzte. Kartazal guztiek itxita egon beharko dute eta lehiatzaileak izenpetu beharko ditu. Kartazaletan behar bezala adieraziko dira proposatzailearen datuak eta kasuan kasuko edukiaren izena. Hauexek izanen dira izen horiek: "Agiriak", "Proposamen teknikoa" eta "Proposamen ekonomikoa".

Kartazalak irekitzeko egun-orduak: aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, 13:00etan, mahaiak 1. kartazala (administrazio agiriak) ireki eta aztertuko du; kalifikatu ondoren, eskatutako agiriak behar den epean eta moduan aurkeztu dituzten lizitatzaileak onartu ala ez ebatziko du. Agiri horiek osatzeko 5 egun naturaleko epea ematen ahalko da gehienez ere.

Aurkezteko azken egunetik bost egun natural pasata, 13:00etan eta jendaurrean, 2. kartazala (proposamen teknikoa) ireki eta aztertuko da, esleitzeko irizpideetako puntuak emateko. Egun horretan berean eta 2. kartazala ireki aurretik, mahaiak, jendaurreko ekitaldian, erabakiko du agiriak osatzeko lizitatzaileei eskatutako administrazio agiriak onartzen dituenentz.

Aurrekoaren ondoren, kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoak irekiko ditu jendaurrean, ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 90. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoa betetzeko.

Baldintzen pleguak Nafarroako Gobernuko Mendi Atalean daude lehiatzaileen eskura, aztergai, Tutera kaleko 20ko 1. oinean".

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR