9/2010 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 25ean emandako 9/1996 Foru Aginduak Nafarroako Txertaketen Batzorde Aholku-emaile Teknikoa eratu zuen, besteak beste, txertaketa programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzen laguntzeko, immunizazioaren bidez galaraz daitezkeen eritasunen egoera epidemiologikoa aztertuz, gaixotasun kutsagarriak kontrolatzeko osasun erakunde nazionalen eta nazioartekoen gomendioak kontuan hartuz, eta Foru Komunitateko txertaketen egutegia irizpide horietara egokituz.

Txertaketen Egutegi Ofizialaren azkeneko aldaketa Osasuneko kontseilariak abuztuaren 3an emandako 97/2007 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Nafarroako Txertaketen Batzorde Aholku-emaile Teknikoak Osasun Departamentuari proposatu dio barizelaren aurkako txertoaren bi dosi jartzeko kutsa daitezkeen hamar urteko haurrei, eta haurrak txertatzeko egutegia osatu duten helduei tetanosaren aurka jarri beharreko txertoen dosi-kopurua mugatzeko. Proposamen horren xedea da Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala barizelaren aurkako txertaketaren fitxa tekniko berrira egokitzea, baita Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoaren Batzordeak helduak difteriaren eta tetanosaren aurka txertatzeko egindako gomendioetara ere.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 33.1 artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Osasun Departamentuari dagozkio, besteren artean, Osasun Publikoaren arloa planifikatu eta antolatzeko eginkizunak. Esparru horretan sartzen dira osasuna babesteko jarduerak, hala nola txertaketen egutegi ofizialean ezarri diren txertaketa sistematikoak.

Horrenbestez, Osasuneko zuzendari nagusiak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzea.

Txertaketen Nafarroako Egutegi Ofiziala aldatzen da, eta foru agindu honen eranskinean jaso bezala geratzen da. Hona aldaketak:

  1. Barizelaren aurkako txertoaren bi dosi jarriko zaizkie kutsa daitezkeen hamar urteko haurrei (gaixotasuna izan ez dutenei eta txertoaren bi dosiak jaso ez dituztenei).

  2. Haurrak txertatzeko egutegia osatu duten edo difteriaren eta tetanosaren txertoaren bost dosi edo gehiago jaso dituzten helduen kasuan, nahikoa izanen da 65 urteren inguruan oroitzapen dosi bat jartzea.

Xedapen indargabetzaile bakarra

Indargabetzeak

Indarrik gabe utzi dira Osasuneko kontseilariak abuztuaren 3an...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR