29/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Lodosako arau subsidiarioak aldatzen dituen espedientea behin betiko onesten duena. Lurzoru urbanizaezineko 1. poligonoko 1, 1430, 1431, 1432 eta 1872. lurzatiak hiri lurzoru finkatugabe bihurtzen dira eta Luis Javier Gainza Jiménez jaunak sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lodosako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lodosako arau subsidiarioak aldatzen dituen espedientea behin betiko onestea. Lurzoru urbanizaezineko 1. poligonoko 1, 1430, 1431, 1432 eta 1872. lurzatiak hiri lurzoru finkatugabe bihurtzen dira, eta Luis Javier Gainza Jiménez jaunak sustatu du. Alabaina, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamenduak 2008/82775, 2009/130764 eta 2009/352278 espedienteetan ezarritako determinazioak bete beharko dira.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, bidezko bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR