8/2012 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskumenak ditu baso-suteen arloan. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da baso-suteen prebentziorako eta baso-suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Horrez gain, lurzoru urbanizaezinean ohikoa da udan sua egitea, bereziki jolas edo josteta jardueretan (bazkariak, su artifizialak...). Halakoetan, batzuetan ez dira hartzen baso-suteen arriskua murrizteko behar diren aurreneurriak.

Modu berean, zenbait lanek goritasun fokuak eragin ditzakete, eta horiek sua pizteko guneak izan daitezke landaredia ihartua dagoenean eta baso-suteak pizten ahal dira.

Aurreko guztia aintzat hartuta eta aurreko urteetan onetsitako antzeko arauen eraginkortasunarekin bat, beharrezkoa da suaren erabilera arautzea lurzoru urbanizaezinerako Nafarroako Foru Komunitatean, galera ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak saiheste aldera.

Nafarroako meteorologia alde batetik bestera aldatzen denez, Atlantikoko eragin nabarmena duen iparraldeko baldintzak ez dira hain muturrekoak eta, beraz, egoki da Nafarroa geografikoki zatitzea, eta Nafarroako bi zati horietako bakoitzean sua erabiltzeko era desberdinak ezartzea.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak igorritako txostenak ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Lurzoru urbanizaezinean suaren erabilera arautzea du xede foru agindu honek, baita Nafarroan, 2012ko ekitaldian, baso-suteen kontrako aurreneurriak hartzea ere.

  2. artikulua. Eskualdeak.

    Erregulazio honen ondorioetarako, Nafarroa bi zatitan banatuko da: iparraldea eta hegoaldea.

    Iparraldeko eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarriko dute: Ameskoako Limitaciones, Urbasa, Andia, Goñerri, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

  3. artikulua. Suaren erabilera.

    Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan definitzen da zer den lurzoru urbanizaezina.

    Arautu egiten da sua lurzoru urbanizaezinean erabiltzea, eremu zabal irekian, ondoren azaldu bezala:

    2.1. Nafarroa osorako debeku orokorrak:

    1. Debekatuta dago sua erabiltzea mendian edo basoan, zein den ere horien babes araubidea eta haietan zuhaitzak, zuhaixkak edo sastrakak izan, nahiz larreak edo belardiak izan.

    2. Debekatuta dago baso aprobetxamenduen edo oihangintzako tratamenduen ondoriozko hondarrak erretzea. Debeku horretatik salbu dago makaldietako arraseko mozketen hondarrak erretzea, baita basoko beste hondar batzuk erretzea ere ezinbesteko arrazoi fitosanitarioak daudela frogatzen denean. Kasu horietan, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak espres emandako baimena beharko da.

    3. Debekatuta dago edozein erreketa nekazaritzako lehorreko lurretan. Debeku horretatik salbu daude suteei aurrea hartzeko balio duten erreketak eta Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren baimen espresa dutenak, arrazoi fitosanitarioengatik egiten direla frogatuz gero.

    4. Debekatuta dago erretzen ari den edo sute bat sortzeko ahalmena duen edozer botatzea edo uztea; debekuaren barrenean sartzen da Nafarroako edozein...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR