215/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Iruñeko Udal Plana UI-XXIII unitateko ZNO-1 eremuan aldatzeko espedientea, Club Atlético Osasunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Iruñeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Proposamenaren helburua UI-XXIII unitate integratuko ZNO-1 eremua berrantolatzea da. Udal planaren arabera, "Kirol ekipamendu pribaturako" eremua da hori, baina beste erabilera batzuk ere aurreikusten dira, esate baterako, kirol ekipamendu pribatu eta publikoa eta jarduera ekonomikoen eremu bat, inguruko unibertsitatearekin eta etxebizitzekin bat datozen irabazteko erabilerak har ditzakeena, Iruñerriko 1999ko Hirigintza Arauetan aldarrikatzen den zentralitate berriko gune batean kokatua.

Aldaketak erabilera anitzeko ekipamendu komunitario handi bat aurreikusten du, hots "Nafarroako kiroldegia". ZNO-1 eremuko gune zentrala hartuko du eta kirol, aisialdi eta kultur arloetako ikuskizunak eginen dira bertan, ikusle askorentzako tokia behar dutenak. Proiektu hori Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako lehentasunezko ekintzetako bat da.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betikoz onestea Iruñeko Udal Plana UI-XXIII unitateko ZNO-1 eremuan aldatzeko espedientea, Club Atlético Osasunak sustatua.

  2. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR