112/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 13koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoei zuzendutako jarraibideak onesten dituena, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru agindu honen xedea da jarraibide batzuk onestea ikastetxeetako irakasleei laguntzeko, ez bada gatazka mota hori ebazten, bai gutxienez adingabeko ikasleen babesa bermatzeko egokienak diren neurriak hartzen eta ekiditen ikasle horien guraso-agintea esleitua dutenen arteko desadostasunek eragin negatiboa izan dezaten adingabeengan hezkuntza esparruan.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko e) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Foru Agindu honen eranskineko jarraibideak onestea.

  2. Foru Agindu honen jarraibideak ikastetxe pribatu itunduei ezarriko zaizkie, ikasleen onarpenari dagokionez.

  3. Foru Agindu hau eta eranskina Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe ez-unibertsitarioei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, orobat, adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 13an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

ANEXO I

Unibertsitatekoak ez diren ikastetxe publikoendako jarraibideak, banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei dagokienez

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan eskolatuta dauden ikasleen gurasoen edo tutoreen artean geroz eta ohikoagoak dira banaketa edo dibortzio egoerak. Horren ondorioz, maiz hauek gatazka egoeran aurkitzen dira, eta horrek zaildu egiten du familiekiko ohiko komunikazio eta harreman sistema.

Zentzu honetan, Nafarroako Administrazio Publikoek adingabeei erantzuteko egindako jardueren oinarri izan behar duen printzipioetako bat da, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 3. artikuluarekin bat, adingabeen interesen eta dituzten eskubideen bermearen lehentasuna horien aurka izan litekeen beste edozein interes zilegiren gainetik.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak uste du egoki dela jarraibide batzuk finkatzea ikastetxeetako irakasleei laguntzeko, ez bada gatazka mota hori ebazten, bai gutxienez adingabeko ikasleen babesa bermatzeko egokienak diren neurriak hartzen eta ikasle horien guraso-agintea esleitua dutenen arteko desadostasunak ekiditen.

Kode Zibileko 154. eta 155. artikuluei jarraikiz, guraso-agintea da gurasoei dagozkien ahalmen eta betebehar multzoa, adingabeen zaintza, hezkuntza eta laguntza eginkizunak betetzeko. Bi gurasoek batera baliatuko dute edo horietako batek bakarrik, baina bestearen esanbidezko edo isilbidezko adostasunarekin. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioari edo Foru Berriari buruzko 63. Legean ere hala esaten da.

Bereizi behar da figura hau zaintza eta jagoletzaren figuratik. Berez, guraso-agintearen eskumen eta betebeharretako bat da. Baina, guraso-agintea da gurasoek duten erantzukizuna adingabeei eragiten dieten erabakiak hartzeko garaian eta zaintza eta jagoletza, aldiz, zuzenago dago loturik adingabeak zaindu eta artatzeko beharrezkoak diren ekintza arruntekin, hots, eguneroko eginkizunetatik eratorritako alderdiekin: elikatzea, zaintzea, heztea, kontsolatzea, ikasketa eta abarrekin.

Oro har eta, espresuki horrela adierazten duen ebazpen judizialik ez badago, gurasoen banaketa edo dibortzio egoerak ez dio kentzen guraso-agintea bietako inori eta, beraz, biek dute eskubidea beren seme-alaben hezkuntzari eragiten dioten alderdi guztietan erabakiak hartzeko eta ikastetxearen aldetik seme-alaben ikaskuntza prozesuaren gaineko informazioa jasotzeko.

Horregatik, jarraibide hauek ikastetxeei jarduera ildo batzuk eman nahi dizkiete, erantzuna eman ahal izan diezaieten esparru honetan sor daitezkeen balizko gatazka egoerei, adingabeei eman beharreko hezkuntza erantzun egokia bateratu ahal izateko gurasoei, guraso-agintearen jabe direnez, dagozkien eskubideen erabilerarekin.

  1. Ikasleak onartzeko prozesua.

    1.1. Guraso banatu edo dibortziatuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR