673/2012 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako bi lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2012ko martxoaren 28an hartutako erabakia, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetarako deialdia egitekoa.

2011ko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2011 Lege Organikoko 62. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Unibertsitateko Irakaskidegoetan Sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duen 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, eta Unibertsitateko Irakaskidegoetan Sartzeko lehiaketak arautzen dituen 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua aplikatuz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuko 80. artikuluak eta ondorengoek, eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetara sartzeko Lehiaketei buruzko Arautegiak ezartzen dutena kontuan hartuz.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Ebazpen honekin batera datozen oinarriak onestea.

Hirugarrena.-2012ko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontu-sailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua:

-Oinarrizko ordainsariak kontu-sail honetan: 21/21.00/120.01.

-Ordainsari osagarriak kontu-sail honetan: 21/21.00/121.01.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak

  1. Arau orokorrak.

    Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko Irakaskidegoetan Sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena, 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi zituen oinarri hauek. Horren ordez Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorrean aurreikusitakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

  2. Izangaiek bete beharrekoak.

    2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

    1. Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

      Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

      Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

    2. Hamazortzi urte beteta izatea, eta erretiro adina beteta ez edukitzea.

    3. Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

    4. Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

      2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:

    5. Hautagaiak gaituta egongo dira bakoitzari dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12 eta 13. artikuluetan eta lehen, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz.

      Halaber, lehiaketa hauetara aurkezteko moduan egongo dira dagozkien irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela.

      Gainera, dagozkien kidegoetan deitutako lanpostuetan lehiatzeko modua izango dute maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak, eta kasu horretan, sarbide lehiaketaren bidez lortutako lanpostua bi urtez bete beharko da gutxienez (2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 9.4 art.).

    6. Era berean, zilegi dute dagozkien kidegoetara aurkeztea Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateko irakasleak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, interesdunak eskatuta, emandako ziurtagiriarekin bat etorriz. Kasu hauetan, lehiaketa ebatziko duen batzordeak erabakiko du beren irakaslana betetzeko beharrezkoa den ezagutza-maila...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR