106/2011 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Uharteko Ollokilanda industrialdeko urbanizazioaren osagarri diren jarduketa batzuen proiekturako, hots, ur hornidurarako. Sustatzailea Urgein, S.L. da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2011ko urtarrilaren 27an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko N atalean sartua dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Proiektatu den jarduketaren bitartez Ollokilanda-Urbi industrialde berria urez hornitu nahi da, Arga ibaiaren eskuineko ertzean burdinurtuzko hodia jarriz, 200 mm-ko diametrokoa eta guztira 208 metro luze. Iruñerriko Ur Mankomunitatearen kutxeta batean hasten da hodia, Miravalles-Urbizain bidexkan, industrialdearen mendebaldean, eta lurzoru urbanizagarrian sartzen da ibaiko pasabidearen ondoan, industrialdearen hegoaldean. Bi puntu horien artean hodia lurpetik joanen da, zanga batean sartuta, Arga ibaiaren eskuineko ertzetik Miravalles-Urbizain bidexkari segituz. Gero, ibairantz jaisten den harrizko maldan, 17 bat metroko tartean azaletik joanen da, hormigoi kuboen gainean bridez finkatuta, eta ibaia gurutzatuko du bertan dagoen pasabidearen azpitik, industrialdeko hiri lurzoru industrialean sartzeko.

Dokumentazioan jaso dira 2010eko ekaineko Ingurumen ukipenen azterlana eta proiektuaren ezaugarriak eta trazadura argitzen dituen 2011ko urtarrileko eranskina. Eranskin horretan azaltzen da hodia zangan sartuko dela, bideko ezpondaren gainean bridez finkatu ordez.

Proiektuak ingurumen balioa duten elementutzat jotzen ditu mazelako landaredi naturala eta Arga ibaiaren ertzetako landare formazioa, eta mazelako eta ibaiaren ertzetako landaretzari kalterik ez egiteko neurriak ezartzen ditu; halaber, habitat horiei lotutako animaliak aipatzen ditu, batez ere bisoi europarra (Mustela lutreola), eta obraren exekuzioari denbora mugak ezartzen dizkio animalia horren ugaltze garaian. Kontuan hartzen du, bestalde, Miravalles-Urbizain bidexka aisiarako erabiltzen dela, proiektuko obrak bertan eginen baitira.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proiektuaren aldeko txostena eman du. Uharteko Udalak txostena igorri du 2011ko urtarrilaren 14an, non adierazi baita jarduketa bateragarria dela hirigintzaren ikuspuntutik.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela, eta horrek Lurraldearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR