2002ko udal aurrekontu arrunta. Bosgarren aldaketa

SecciónII. Nafarroako Toki Administrazioa

Udalak 2002ko urriaren 24ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi du kredituak aldatzeari buruzko espediente hau:

Kreditu berezia:

  1. Sortzen den kontusaila: 62210 6230000.

  2. Zenbatekoa: 3.000,00 euro.

  3. Xedea: hiltegirako makinak erostea.

  4. Finantziazioa: jarraian aipatuko diren kontusailetako dirusarrera berrien edota soberako dirusarreren kontura.

Atal honetan bertan adierazitako gastuen espedienteak, guztira edo hein batean, finantzatzeko dirusarrera berriak edota soberako dirusarrerak hauek dira: 45511 kontusaila, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, 2002. urtean Musika Eskolak bere egitekoa bete dezan, 5.350,73 eurokoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntzako zuzendari nagusiak abuztuaren 12an emandako 642/2002 Ebazpenaren arabera; eta 75504 kontusaila, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, turismo bulegoa paratzeko, 4.785,41 eurokoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Merkataritza eta Turismoko zuzendari nagusiak irailaren 4an emandako 882/2002 Ebazpenaren arabera.

Dirusarrera berri edota soberako dirusarrera hauek ahalbidetzen dute, halaber, 45506 kontusailean izandako beherapena konpentsatzea; kontusail hori Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza da, Haur Hezkuntzako (0-3 urte) ikastetxeak bere egitekoa egin dezan, eta hasiera batean 26.268,94 euro bazituen ere, martxoaren 6ko 1167/2002 Ebazpenaren arabera, 11.569,38 eurotara jaitsi da, irailaren 30eko 5365/2002 Ebazpenaren arabera, biak ere Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR