Tuterako (Nafarroa) Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearen Erregelamendua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Tuterako Udalak, 2017ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, Barne Araubidearen Informazio Batzordeak proposaturik, honako erabaki hau hartu zuen:

  1. Gaur egun indarrean dagoen Tuterako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearen Erregelamendua indargabetzea, 1986ko otsailaren 28ko osoko bilkuran onetsi baitzen.

  2. Tuterako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearen Erregelamendu berria onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    Ikusirik, orobat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluan ezarritakoa, bertan zehazten baita ez dela nahitaezkoa jendaurreko aldia ematea entitatearen antolamendua ukitzen duten erregelamenduak onesterakoan, eta horixe da hain zuzen oraingo hau.

    Ikusirik, orobat, aipatu 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluan ezarritakoa, bertan zehazten baita ez dela beharrezkoa jendaurreko aldia ematea entitatearen antolamendua ukitzen duten erregelamenduak onesterakoan, eta horixe da hain zuzen oraingo hau.

    Kontuan harturik aldaketa horiek behar diren ondorio juridikoak sortu ahal izateko haren testu osoa argitaratu behar dela, aipatu 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

    Kontuan harturik, orobat, 2017ko apirilaren 27an, 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez, erregelamendu horren testu osoa igorri zitzaiola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari.

    Erregelamendu honen aurka -xedapen orokorra denez- ezin baita errekurtsorik aurkeztu bide administratiboan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluaren bitartez; aldiz, ondoko errekurtso hauek aurkeztuta inpugnatzen ahal da:

    1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Jusitizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Tuteran, 2017ko apirilaren 27an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

    TUTERAKO BOLUNTARIOEN UDAL ELKARTEAREN ERREGELAMENDUA

    SARRERA

    Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legearen bidez aldatuak, bere 21.1.m, 25.2.c eta 26.1.c artikuluetan udaleei eta alkateei eskumenak ematen dizkie babes zibilaren arloan, ahalmena emanez larrialdi egoeran daude pertsonak eta ondasunak babesteko zenbait jarduera egiteko.

    Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legearen xedea da hiritarrak larrialdi eta hondamendien aurrean babesteko sistema nazionalaren funtzionamendua hobetzea eta indartzea, horretarako mekanismoak sendotuz, aurreko legeak aurreikusi bezala (Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legea, babes zibilerako lehenengo jarduketa araudia ezarri zuena, gerora 17/2015 Legeak indargabetua).

    17/2015 Legearen xedea da Babes Zibilaren Sistema Nazionala ezartzea, babes zibilerako politika publikoen koordinazioa, kohesioa eta eraginkortasuna segurtatzeko oinarrizko tresna gisa, eta Estatuko Administrazio Orokorraren eskumenak arautzea arlo horretan. Horregatik, aipatutako legean ezartzen da:

    –Babes Zibilaren Sistema Nazionalak bere baitan hartzen ditu Administrazio Publiko guztien babes zibilerako jarduerak, bere eskumenen esparruan, erantzun koordinatua eta eraginkorra bermatzeko.

    –Hiritarrek eskubidea dute babes zibilerako arau eta planen prestakuntzan parte hartzeko, beraien interesak ordezkatzen dituzten entitateen bitartez zuzenean, legez edo erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.

    –Hiritarren partaidetza, babes zibileko lanetan, boluntariotza entitateen bitartez bidera daiteke, legeetan eta horiek garatzeko erregelamenduetako arauetan ezarritakoari jarraituz.

    –Boluntarioen jarduerak, babes zibilaren arloan, partaide diren boluntariotza entitateen bitartez eginen dira, bat etorriz boluntariotzaren araudian ezartzen diren eta ekintza boluntarioaren oinarri diren balore eta printzipioekin eta araubide juridikoarekin, eta betiere haien irizpideak jarraituz. Lankidetza horrek ez du inoiz enplegu harremanik sortuko diharduen Administrazioarekin.

    –Botere publikoek boluntarioen partaidetza eta prestakuntza sustatuko dute Babes Zibilaren Sistema Nazionala laguntzeko.

    –Babes zibila, segurtasun publikoko politikaren tresna gisa, pertsonak eta ondasunak babesten dituen zerbitzu publikoa da, larrialdi eta hondamendi naturalen nahiz gizakiak nahita edo nahi gabe sortutakoen aurrean erantzun egokia emanen dela bermatzen baitu.

    XEDAPEN OROKORRAK

  3. artikulua. Xedea.

  4. Erregelamendu honen xedea da Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkartearen antolaketa eta funtzionamendua arautzea, ezertan ukatu gabe arlo horretan Estatuak eta autonomiek dituzten eskumenak.

  5. Babes zibil eta larrialdien kudeaketa arloko jarduketatzat jotzen dira, erregelamendu honen ondorioetarako, pertsonak, ondasunak eta ingurumena babesteari begiera egiten diren ekintzak, bai arrisku larriko egoeretan, hondamendietan eta hondamen publikoetan, hala nola, istripu larrietan eta antzekoetan, betiere Tuterako Udalak zuzendutako egitura baten bitartez.

  6. artikulua. Tuterako Babes Zibileko Boluntarioen Zerbitzuak.

    Babes Zibileko Boluntarioen Zerbitzutzat jotzen da Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkartean sartutako boluntarioen eta bitarteko materialen multzoa. Haien xedea da herritarren partaidetza bideratzea, libreki eta onginahi hutsez, Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legean adierazitako babes zibilaren antolaketaren barnean.

  7. artikulua. Babes Zibileko boluntarioaren kontzeptua.

  8. Elkarteko boluntariotzat joko dira udal honetako Babes Zibileko Boluntarioen Zerbitzuetan libreki eta onginahi hutsez sartzen diren pertsona fisikoak; bertatik babes zibileko eginkizunak, erregelamendu honetan aipatzen direnak, gauzatuko dituzte.

  9. Erregelamendu honen esparruan garatzen den jarduera boluntarioa aparte dago hiritar gisa arrisku larriko kasuetan, hondamendietan edo hondamen publikoetan boluntarioei dagokien betebeharretik, Espainiako Konstituzioaren 30.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  10. Zerbitzuaren prestazioa doakoa izanen da, baina hura egiterakoan sortzen diren gastuak itzultzeko eskubidea izanen da.

  11. Boluntarioen jarduerak ez du inoiz ere ordaindutako lana ordezkatuko.

  12. artikulua. Ekintza esparrua.

    Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteak Nafarroako Foru Komunitateko Larrialdietarako Lurralde Planaren esparruan eginen du lan (aurrerantzean PLATENA), Arrisku berariazkoen aurrean jarduteko prozeduren eta plan berezien baitan, Aginte Bakarretik jasotzen dituen aginduei jarraituz, bai eta Tuterako Udalaren Larrialdi Planean ezarritakoa betez ere.

  13. artikulua. Aseguruak eta osasun azterketa.

  14. Elkartean jardunean dagoen langile orok aseguru kolektiboa izanen du, Tuterako Udalak aseguru entitate batekin urtero sinatuko duena. Aseguru horrek zerbitzu ekintzetan edo horien ondoriozkoetan gerta daitezkeen kalteak estaliko ditu, bai eta hirugarrenei eragindako kalteen erantzukizuna ere.

  15. Udala ordezko erantzule zibil subsidiarioa izanen da elkarteari atxikitako langileei erantzukizun zibila egozten ahal zaien kasu guztietan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 32. artikuluan ezarritakoan oinarrituz.

  16. Aseguru polizen modalitatea eta kalte-ordainen zenbatekoak Tuterako Udalak finkatuko ditu eta bere gain hartuko du kuotak ordaintzeko erantzukizuna. Aseguruen zenbatekoak urtero eguneratuko dira.

  17. Batzordearen bitartez eta aldez aurretik Udalari eskatuta, osasun azterketak eginen dira urtero, elkarteko langileen osasunaren babes eta prebentziorako.

  18. Nahitaezkoa izanen da elkarte honetako langileak txertatzea B hepatitisaren eta tetanoen aurka, eta behar diren txertoak hartzea prebentzio gisa elkarteak egiten dituen jardueretan, Tuterako Udalarekin adostu daitezkeen beste batzuez gain. Txerto horiek beste nonbait hartu badira, osasun ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile fakultatiboak sinatua.

  19. artikulua. Uniformeak, identifikazioa eta materiala.

  20. Udalak egin beharreko zerbitzuei egokitutako babes ekipoak eta bitartekoak emanen dizkie elkarteko langileei.

    Horiek erosteko esleitutako aurrekontuak erabiliko dira.

  21. Boluntarioak uniformea, bereizgarriak eta identifikaziorako txartela (I. eranskinean azaldua) erabiltzeko eskubidea eta betebeharra du, haren parte hartzea eskatzen den ekitaldi publiko guztietan, bereziki larrialdietako esku hartzeetan eta ekitaldi publikoetako prebentzio ekintzetan.

  22. Aurreikusitako jarduketa edo ekintza guztietan aritzerakoan, boluntarioak behar bezala uniformatua egon beharko du.

    Orobat, Batzordeko kideek eta karguak betetzen dituzten boluntarioek dagokien graduazioaren identifikazioa eramanen dute.

  23. Babes zibileko boluntarioak eginkizunetan aritzeko ematen zaien uniformearen eta materialaren gordailuzainak izanen dira. Boluntarioa izanen da erantzulea utzitako uniformea eta materiala gaizki erabiltzeagatik edo ez zaintzeagatik eragindako kalteen aurrean.

  24. Boluntarioak bere esku duen uniformea eta materiala itzuliko dizkio Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteari, haiek uztea gomendatzen edo gaitzen zuten inguruabarrak aldatzen badira.

  25. artikulua. Araubide juridikoa.

    Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea arautuko dute erregelamendu honek, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Babes Zibilaren Sistema Nazionalari buruzko uztailaren 9ko 17/2015 Legeak eta aplikatzekoa den gainerako araudiak.

    1. TITULUA

      Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea

    2. KAPITULUA

      Tuterako Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea

  26. artikulua. Babes Zibileko Boluntarioen Elkartea.

  27. Tuterako Udalaren Babes Zibileko Boluntarioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR