325/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, toki tributuen zerga onurak onestearen ondorioz Toki Erakundeek eskatu dituzten konpentsazio ekonomikoen eskabideak tramitatzeko burutu behar den prozedura onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1998ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1997 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik hamargarrenak Nafarroako Gobernuarentzat, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 57.2. artikuluan ezarri diren konpentsazioak egiteko prozedura araupetzen duten arauzko xedapenak emateko beharrizana ezarri du, hala denean, Toki Erakundeei ordaindu behar zaizkienean.

Aipatu den 57. artikulu horretan, 1. zenbakian toki erakundeen zerga onuren ezarpenean lege erreserbaren oinarria finkatu ondoren, bere 2. zenbakian ezarri du "foru lege honetan ezarri direnak ez diren toki erakundeen tributuen arloan beste zerga onurak ezartzen dituzten Foru Legeek konpentsazio formulak ezarriko dituzte. Horietan kontuan hartuko dira aipatu diren zerga onura horien emaitzako tributuengatiko toki erakundeen bitartekoek etorkizunean hazteko dituzten aukerak".

Nafarroako arautegian konpentsazioaren mekanismoa Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez sartu zen; lege horrek, bere 260. artikuluan, Toki Ogasunei buruzko izenburuaren barruan, "legeetan ezarri diren eta tokiko tributu eta tasak ukituko dituzten salbuespen eta hobarien aintzatespen orokorra ekonomikoki konpentsatuko da Nafarroako Aurrekontu Orokorren edo, hala denean, Estatuaren transferentzien bitartez edo konpentsaziorako beste formula batzuen bitartez" ezarri da.

Sistema horrekin toki erakundeek beraiek eman ez duten xedapen baten kalteak ekiditea da, agian toki maila hertsia gainditzen duen politika orokorreko helburua bilatuz onetsi dena eta, logikoa den legez, bete behar dena, baina ez toki erakunde ukituen pentzutan, Foru Komunitateko edo, hala denean, Estatuko aurrekontuekin baizik.

Segurtasun juridikoko arrazoiengatik honako foru dekretu honek, halaber, Foru Komunitateko Administrazioak konpentsa ditzakeen onurei buruzko kontsulten prozedura arautu du; horien erantzuna lotarazlea da administrazio horrentzat.

Hori kontuan izanik, Toki Administrazioko Kontseilariak egin duen proposamena kontuan hartuz eta Nafarroako Gobernuak azaroaren 9an egin duen bileran hartu duen erabakiarekin bat, ondokoa

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Aplikazio eremua

    1. artikulua. Eremua.

    Foru Dekretu hau foru legearen lerruneko arauaren bidez onetsita dauden toki tributuetan ezarri diren zerga onuren kasuan izanen da aplikagarri.

  2. KAPITULUA

    Beharkizunak eta prozedura

    1. artikulua. Beharkizunak.

    2. artikuluan adierazi diren toki...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR